martes, 1 de febrero de 2011

EHEk manifestazio nazionala deitu du Otsailaren 12rako

Euskal Herrian Euskaraz-ek manifestaldi nazionala deitu du otsailaren 12rako. Manifestaldia Donostiako Bulebarretik aterako da arratsaldeko 17:00etan “Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!” lelopean.

Bestalde, urtarrilaren 28an, hainbat euskaltzalek eta norbanakok EHEk Otsailaren 12rako deitutako martxari babesa agertu zioten eta manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu zuten Miramarren egindako agerraldian. Bertara gerturatu ziren besteak beste, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi- hizkuntzalari eta idazlea, Gotzon Barandiaran idazlea, Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea, Igone Lamarain EHEko kidea, Joseba Alvarez ezker abertzaleko kidea, Jose Mari Agirretxe Porrotx pailazoa eta Iban Arregi BERRIA Taldeko ordezkaria. Baina 500 bat pertsona izan dira deialdiari atxikimendua eman diotenak.

Agerraldian, EHEko kide Igone Lamarainek eta Gotzon Barandiaran idazleak hartu dute hitza, esanez, euskarak lehentasuneko estatusa behar duela Euskal lurralde guztietan. Bestalde, EHEk Manifestaldia eta gero Txillardegiri egingo dion omenaldia gogoratu dute. Izan ere, EHEen sortzaileetariko bat izan baitzen Txillardegi eta herri mugimendu zein euskalgintzan lan fina egindakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario