miércoles, 2 de febrero de 2011

2. Langaia. Euskararen baliabideak eta tresnak garabide estilistiko eta funtzionalari begira

Multimedia produktuen kalitate linguistikoaren kudeaketarako irizpideak eta baliabideak ikasgaiaren bigarren langai honetan, tresna eta baliabide linguistikoen analisia landu genuen. Kontsulta baliabide zerrenda bat aztertu genuen eta ondoren taula bat osatu, ondorengo ondorioak ikusirik. 

Ikusi ahal izan genuen, orokorrean, kategoria guztiek behintzat, bost baliabide zituztela. Hizkuntzaren sistemaren baliabide eta arau orokorrak, estandarraren arau akademikoak, estilo zaindu orokorrerako irizpideak, komunikabideetako testuak antolatzeko eta gidatzeko hizkuntza- baliabideak, eta terminologia eta fraseologia ziren kategoria hauek. Ondoren, baliabide gutxiagoko kategoriak aurkitu genituen, irizpide soziolinguistikoena besteak beste. Honetan, Hiztegi Batua edota Mantxut bezalako tresnak soilik baigenituen. Azkenik, hutsune handiak topatu genituen komunikabiderako estilo aukerak, komunikabideetako diskurtso bereizgarriak eta komunikabideetarako testu generoen kategoerietan. 

Beraz, argi dago guzti honetatik azpimarratu nahi duguna, ezinezkoa dela horrelako hutsuneak egotea. Euskara soilean testu bat idazterakoan, suertatu daitezkeen arazo edo duda guztien gaineko erantzuna izatea beharrezkoa izan beharko litzateke. Beraz, hutsune horiek betetzen ere erronka garrantzitsua dute edota daukagu, euskararen inguruko zalantzak ugariak baitira hizkuntza zabala izaterakoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario