miércoles, 2 de febrero de 2011

1. Langaia. Kalitatezko euskararen hatsarreak

Multimedia produktuen kalitate linguistikoaren kudeaketarako irizpideak eta baliabideak ikasgaia izan da, Master honetan nik izandako lehenengo hautazkoa. Honetan hiru langai izan ditugu eta bakoitzeko post bat igotzera noa nire blog honetara. Gaurkoan, lehenengo langaiaren ondorioak ikusi ahalko dituzue.

Gogoeta teorikoen analisian, gure taldeak ondorioztatu zuen, Euskararen Aholku Batzordearen txostenean ikusitakoaren arabera, euskarazko testuen kalitatea neurtzerako orduan hartu behar ditugun kalitate parametro nagusiak, egokitasuna ( ze hitz erabili kontestuaren arabera, eraginkorra dena), zuzentasuna (Euskaltzaindiak ezarritako arauak jarraitzen dituena) eta jatortasuna (hau tradizioz erabilitako euskara litzake) direla. Gure taldea, irizpide hauekin bat agertu zen, baina argi ikusi genuen egokitasunak garrantzi handiagoa zuela, edota aplikatzen zailagoa dela. Izan ere, norberak bere arauak dituelako barneratuak. Bestalde, zuzentasunaren kasuan, Euskaltzaindiako arauei erreparatzea besterik ez dugu eta jatorrian aldiz, tradizioz erabili izan den Euskara izango genuke aztergai. 

Gogoeta guzti hauek egin eta gero, klasean bertan beste hausnarketa baten inguruan aritu ginen ondoren. Klase gehiena agertu zen, euskalkiak hedabideetan erabiltzearen alde, eta era berean ekintza hau berrezkuratu beharreko erronka zela argi geratu zitzaigun. Honen adibide izan zen, Wazemank programa. Honetan, euskalki ezberdinak zein umorea erabiliz eurenganatzen baitituzte ikusleak. Goenkalen ere, euskara batua eta hikaren lotura egiten dute eta urteetan zehar arrakasta handiko telesaila izan da. Beraz, hedabideetan euskalkien erabilera normalizatu bat lortzearen alde agertu ginen, maiz ikusten baita euskara batuak soilik duela kabida horrelako esparruetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario