jueves, 3 de febrero de 2011

3. Langaia. Euskararen garabide estilistiko eta funtzionala multimedia alorrean: kalitatearen ikuspegi multidimentsionaletik


Hirugarren langai honetako ondorioak ateratzeko 4. Eta 5. Zereginak izan ditut kontuan. 4. Zereginean Lamarcarek 2009an argitaratutako “Caracteristicas del hipertexto. Hipertexto: El nuevo concepto de documento en la cultura de la imagen” lanean oinarritu naiz. Honetan, lehenik ikusi genuen, hipertestuen ezaugarrien artean hizkuntza baliabideen kudeaketan erabakigarrienak konektibitatea, digitalizazioa, multimediatasuna, interaktibitatea, berrerabilpena eta zabalkundea direla. Orokorrean, web guneek baliabide linguistikoak zaindu behar dituztelakoan agertu ginen, euren testuen zabalkundea handia izan daitekeelako eta beraz, hartzaile finko bat zehaztea zailagoa delako. Gainera, hartzaileak kalitatezko testua bat jasotzea bilatzen du, ondorioz, hartzailearen ezaugarriak kontuan hartu beharko direlarik, testuan erabili beharko diren hizkuntza baliabideak landuz.
Beraz, hipertestuetan linguistikaren aldetik lotura izan behar dute testuek eta antzekotasuna duten testuak eskeini beharko dira. Gainera, zabalkundeak eta berrerabilpenean ere erreparatu beharra dago, hauen bidez gure testu edo dokumentuak edonoren eskuetara heldu daitezkeelako. Baina orokorrean, komunikabideetako profesionalek aurrerago aipatutako ezaugarri guztiei erreparatu beharko die.
4. zereginaren azken puntutik eta 5. Zereginetik ateratako ondorioak aurreko langaiaren antzekoak dira izan ere, aurreko zereginetako eskakizun linguistiko- diskurtsiboak zerrendaratu baititugu eta berriz ere, guk somatutako hutsuneak aipatu. Hutsune hauen artean izan dira, irizpide soziolinguistikoak, komunikabideetako estilo aukerak, komunikabideetako diskurtso bereizgarriak eta azkenik, komunikabideetarako testu generoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario