lunes, 31 de enero de 2011

“Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz”

“Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz”  izenarekin argitara emango da ostegun honetan, Otsailaren 3an, Euskal Herrian Euskaraz erakundearen dokumentala. “Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz” lana erakundearen 30. Urteurrena dela medio egin dute eta osteguneko lehen emanaldiaren hitzordua 19:00etan izango da Bilboko Burtsa eraikinean.

EHEk 2009ko azaroaren 4ean 30 urte bete zituen. Txalotzeko lana egin du herri mugimenduko eragile euskaltzale honek 1979an Lesakako zinema aretoan zenbait euskaltzale bildu eta herri euskaldun bat sortzearen borondatea agertu zutenetik. Hala ere, bide luze horretan, hainbat euskaltzalek parte hartu dute, EHEko kideez gain eta horregatik, dokumentalean hauetariko askoren bizipenak eta gogoetak biltzen ditu. Honela, iragana zein etorkizuna batu dituzte egindako lanaren islara gisa. 

Gauzak horrela, EHEk deialdi hau zabaldu nahi die eusklatzale talde zein norbanakoei eta nola ez, euskararekiko konpromesua duen orori. Ikuskizuna eta gero zuzendaria egongo da bertan hitzaldi txiki bat eskeiniz ondoren, luntx bat presta da ere. Beraz, solasaldi paregabea izango da euskararen inguruko hausnarketa egiteko. Animatu eta gerturatu Bilboko Burtsa eraikinera!

Hemen duzue dokumentala ikusgai
 

Badator 17. Korrika


Apirilaren 7an hasiera emango zaio aurtengo 17. Korrikari Trebiñun, AEK-ren antolakuntzapean. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak bukaera izango du Donostian, lehenik ibilbide luze bat egin eta gero, 11egunez gau eta egun ibiliko baita euskal jendartea, korrikak aurrera eramandako apustuari aurre eginez Euskal Herri osoan zehar.  “Maitatu, ikasi, ari...euskalakari” leloa da aurten AEK-k aukeratetutakoa 2000 kilometroz Euskal Herrian zabaldu dadin, eta Gose taldeari egokitu zaio Korrika 17ren doinua sortzea. 



Korrikaren hasieratik eta amaierara heldu arte, lekukoa eskuz esku pasatuz joango da korrikalarien artean, eta aurten ere, urtero bezela, lekuko horren barruan euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua joango da, momentu horretararte sekretupean mantenduz. 

Korrikak eta AEK-k Euskaltzaindia omenduko dute aurten bere sorreratik 1968an, euskararen egitura linguistikoa eta gramatikala eraikitzen aritzeagatik, baita euskara batuaren arauak zehaztu izanagatik. 

Betidanik AEK-k hainbat egitasmo aurrera eraman ditu eta haien artean kultura bultzatzea dago, beraz, aurten korrika kulturalaren egitasmoa martxan jarri dute zenbait berrikuntzekin. Izan ere, Euskalaklip eta Euskalaketa lehiaketak egingo baitira, beste hainbat ekimenekin batera. Euskalaklipa bideo-laburren lehiaketa izango da eta aldiz, Euskalaketa bakarrizketena. Beste ekintzen artean aurkitzen dira, SEKULA BAI (Antzerkia eta Kabareta nahasten dituen lana. Estreinaldia: Bilbon, Alhondigako Auditoriumean, otsailaren 17an), HURA EZ DA LEKUA (Poesia, musika, pintura eta antzerkia biltzen dituen ikuskizuna. Estreinaldia: Errenterian, Errenteria Hiria Kulturgunean, otsailaren 24an), HILEZINAK (Antzerkia. Estreinaldia: Mungian, Olalde aretoan, martxoaren 4an), GOSE (Musika. Emanaldiak: Aizoain-Iruñea, Bilbo, Miarritze, Trebiñu eta Donostian), BIRIBILKETA, Luma Beltza (Koldo Amestoy ipuin kontalaria. Estreinaldia: Luhoson, Harri-Xuri antzokian, martxoaren 12an), ONGI ETORRI PUPU TA LORE (Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Emanaldiak: Igorre, Zangoza, Errenteria, Izpura eta Arabako Errioxan), XENTIMORIK GABE (Antzerkia eta musika) eta LARRIA, KUTSAKORRA,  MENDEBALEKOA – LKM (Antzerkia). 

Azkenik, aipatzekoa da Korrikan laguntzaile izateko aukera ezberdinak daudela eta hemendik ere deialdia egiten dugula laguntza hoietan parte hartzera. Hemen doakizue informazio osagarria: 
http://www.korrika.org/?page_id=169
http://www.korrika.org/?cat=8


 







jueves, 20 de enero de 2011

3. Langaia


8 eta 9. zereginetatik ondorioztatu ahal izan dugu, ikusentzunezko produktuen lekua hipertestu egituran albisteen gune printzipalean integratua joaten dela normalean, informazio testualarekin. Atal zehatz batean bazterturik aurkitzen ditugu, albisteen gune printzipaletik banandutako bildumak osatuz.
Ikusentzunezko produktu horiek informazio idatzia osatzen duten informazio independienteak dira. Gainera, hipermedia diskurtsoetan agertzen dira eta multimedia hizkuntza askoz ere aberatsa eta konplexua izango da kasu hauetan, baina gutxien ematen den eredua da. Normalean, ikusentzunezko produktu hauek agentzietatik etorriak dira eta ikerlarien aburuz, ikusentzunezko produktuak gero eta erabiliagoak badira ere, ez dira multimedia narrazio baten barte izaten.
Euskal ziberkomunikabideetan egoera berdintsua bizi da baina, garapen handiagoa behar da hauetan, ez diote multimediatasunari ahal den etekin handiena ateratzen.
9.zeregina egiterakoan, Argia eta El Mundoren kasuak aztertu genituen. Arigiaren kasuan, aztertu genuen, ahozko testua beste hainbat bideoren artean aurkitzen zela, euren arteko loturarik izan gabe eta El Mundon aldiz, Haitiko erreportaje bat genuen, eta hau ziberkomunikabideak eskeinitako espazio berezi batean zegoen, gaiarekin zerikusia zuten beste hainbat bideo argazki zein informaziorekin batera. Gauzak honela, Haitiko kasua guztiz integratua (koherentzia egitura) zela ikusi genuen eta Bernardo Atxagarena (egituran koherentzia falta) justaposizionatua (egituran koherentzia falta).  Bi erreportajetan off ahotsa zen nagusi baina, Argiaren kasuan informatzea bilatzen zen eta aldiz, El Mundok, informatzeaz gain irakurlea unkitzen zuen.
Guzti honetatik hausnarketa bat egitekotan esango nuke, errepikatzea baldin bada ere, Euskal ziberkomunikabideek aurrera pausuak eman behar dituztela eta euren garapena arindu. Argi ikusten dugu, egituran, multimediaren erabileran, interaktibitatean,… normalean Euskal hedabideak atzeratuak doazela.

miércoles, 19 de enero de 2011

2. Langaia


Klasean aztertutakoaren arabera, genero informatibo, interpretatibo zein dialogikoetan aurkitzen ditugu normalean ahozko testuak, multimediatasunak oraindik ere aurrera pausu handiak egin behar baititu. Hala ere, off ahots ezberdinak zein ikusentzunezko lekukotasun edo kontakizunak dira erabilienak.
Bestalde, argi ikusi dugu, sareko erreportaien bereizgarrien artean daudela, interneten sortu eta internetera zuzendutako kazeta mezuen erabilera beharrezkoa. Baita, ikuspegi gazte, berritzaile zein modernoa eta era berean, interaktibitate, multimediatasun zein hipertestuei egin beharreko lekua. Honela, informazioaren zabalkundea, hartzailearen parte hartzea eta euskarri ezberdinen erabilera bultzatuz.
6. Zereginean, Argia eta Colorful but Colorblind kasuak aztertu genituen. Hauetan, multimediatasuna aztertzean ikusi genuen Argiak baliabide gehiago lantzen zituela eta Colorful but Colorblind-ek bideoak ikusteko aukera soila. Interaktibitatean ere Argia garatuagoa dago, iruzkinak egiteko aukera ematen duelako eta informazioa sare sozialen bidez bidaltzeko besteak beste. 

Beraz, ondorio gisa esango nuke, interaktibitatea zein multimediatasuna landuagoak egon beharko liratezkela web gune guztietan, egungo egoerak horrela eskatzen duelako. Honen barruan ere sartuko nuke ahozko testuen garrantzia, hauek ere informazio zabalagoa eskuratzeko aukera ematen baitigute.

lunes, 17 de enero de 2011

Amaiurren azken agurra Kukutza gaztetxean


Azken agurra eman zieten Amaiur taldeko kideek haien entzule fidelei aurreko larunbatean, urtarrilaren 15ean kukutzako gaztetzean. 2002an sortu zen taldea eta hasieratik euren musika propioa landu zuten beste hainbat abesti ezagunekin batera. 2003an erromeriak eskeiniz eman zuten urtea eta urte berean, abeslari aldaketa egin eta egun ezaguna den Naroa Gaintza taldean parte hartzera pasa zen. Urtetan zehar gure herriko plazak alaitu zituzten eta 2006an Ikasle eguneko abestia grabatzeko aukera ere izan zuten; Urtez Urte Tantaz Tanta kantuarekin.

Betiko martxan jarraitu dute asteburu honetararte, erromeriak eskeiniz eta nola ez, jende mordía eurenganatuz, beti ere lema berdina aurrera eramanez: indarra, jaia, dantza eta borroka. Aldarrikapena, ohiua, Euskal Herriak arlo guztietan bizi dituen bidegabekeriak salatu dituzte, hizkuntza eskubideak defendatuz eta herri mugimendua jorratuz. 

Egindako lanagatik eta euskararen alde burututako borroka fina direla medio, nik ere, esparru txiki honetatik azken txaloa eskeintzen diet Amaiurreko oraingo eta iraganeko taldekide guztiei.


Euskararekin ere aurrera begira


Gaurtik eta otsailerarte, Euskarari txoko berezia eskeiniko diot nire blogean. Gauzak honela, euskararen munduarekin zerikusia duten gaiak jorratu nahi ditut edota behintzat, euskara bultzatzeaz arduratzen diren proiektuen berri eman nahiean nabil, Euskara baita gure hizkuntza, Euskal Herriko hizkuntza, eta horregatik dagokion garrantzia onartu behar zaio, bakoitzak ahal duen eran behintzat. Baina zergatik du berezko xarma hori gure hizkuntzak? Bitzia delako akaso? Philum indoeuroparraren barruan sailkatuta ez dagoelako eta Europako mendebaldean izan zen hizkuntza-familia baten azken arrastotzat hartzen delako? Baliteke, baina guretzat hori baino asko ere garrantzitsuagoa da, gure nortasunaren baitan baitago eta eguneroko tresna preziatu  ezinbestekotzat jotzen baitugu. 

Antzina, Errioxan, Kantabrian, Burgosen, Huescan eta Zaragozan ere hedatuta zegoen, eta Akitanian eta Erdialdeko Pirinioetan ere bai. Baina egun bizi duen egoera dela medio, guri dagokigu Euskara zaindu, bultzatu eta urteen poderioz indartzea. Beraz, ni nire blogetik hasiko naiz, eta nola ez, eguneroko bizitzan erabiliz. 

domingo, 16 de enero de 2011

1. Langaia


Klaseko talde lanean zehaztu bezala, ahozko zibertestuen planifikazioan jarraitu beharreko urratsen artean ditugu, gaiaren aukeraketa, euskarriaren azterketa, hartzailearen zehaztapena, gaiari eman beharreko ikuspuntua eta lortu nahi diren helburuak erabakitzea, multimedia tresnak zehaztea, informazioaren bilketa (dokumentazioa lana), erreportaje mota erabakitzea, egituraren gidoia egin / story borrad-a,  beharko balira kontaktuak lotu, informazioa prozesatu (gidoia eta testua idatzi),  testua berridatzi, irudiak eta osagarriak lortu, produktua osatu (muntaia egin ) eta azkenik lana argitara emango genuke.
            Bestalde, emandako pausu gehienen artean erabaki linguistiko- diskurtsiboak beharrezkoak izan dira, besteak beste, idazkera mota kontuan hartzerako orduan, zein hartzaileari erreferentzia egiterakoan.
            Landutako testuetan aztertu bezala, zein nire gogoeta gisa gehituko nuke, multimediatasuna, interaktibitatea eta hipertestuen garrantzi berezia ahozko zibertestuetan. Hauek ematen baitigute testuetan parte hartzeko aukera, eta era berean, euskarri ezberdinen erabileraz baliatzea informazio zabalago bat lortzerako orduan.