lunes, 31 de enero de 2011

Badator 17. Korrika


Apirilaren 7an hasiera emango zaio aurtengo 17. Korrikari Trebiñun, AEK-ren antolakuntzapean. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak bukaera izango du Donostian, lehenik ibilbide luze bat egin eta gero, 11egunez gau eta egun ibiliko baita euskal jendartea, korrikak aurrera eramandako apustuari aurre eginez Euskal Herri osoan zehar.  “Maitatu, ikasi, ari...euskalakari” leloa da aurten AEK-k aukeratetutakoa 2000 kilometroz Euskal Herrian zabaldu dadin, eta Gose taldeari egokitu zaio Korrika 17ren doinua sortzea. 



Korrikaren hasieratik eta amaierara heldu arte, lekukoa eskuz esku pasatuz joango da korrikalarien artean, eta aurten ere, urtero bezela, lekuko horren barruan euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua joango da, momentu horretararte sekretupean mantenduz. 

Korrikak eta AEK-k Euskaltzaindia omenduko dute aurten bere sorreratik 1968an, euskararen egitura linguistikoa eta gramatikala eraikitzen aritzeagatik, baita euskara batuaren arauak zehaztu izanagatik. 

Betidanik AEK-k hainbat egitasmo aurrera eraman ditu eta haien artean kultura bultzatzea dago, beraz, aurten korrika kulturalaren egitasmoa martxan jarri dute zenbait berrikuntzekin. Izan ere, Euskalaklip eta Euskalaketa lehiaketak egingo baitira, beste hainbat ekimenekin batera. Euskalaklipa bideo-laburren lehiaketa izango da eta aldiz, Euskalaketa bakarrizketena. Beste ekintzen artean aurkitzen dira, SEKULA BAI (Antzerkia eta Kabareta nahasten dituen lana. Estreinaldia: Bilbon, Alhondigako Auditoriumean, otsailaren 17an), HURA EZ DA LEKUA (Poesia, musika, pintura eta antzerkia biltzen dituen ikuskizuna. Estreinaldia: Errenterian, Errenteria Hiria Kulturgunean, otsailaren 24an), HILEZINAK (Antzerkia. Estreinaldia: Mungian, Olalde aretoan, martxoaren 4an), GOSE (Musika. Emanaldiak: Aizoain-Iruñea, Bilbo, Miarritze, Trebiñu eta Donostian), BIRIBILKETA, Luma Beltza (Koldo Amestoy ipuin kontalaria. Estreinaldia: Luhoson, Harri-Xuri antzokian, martxoaren 12an), ONGI ETORRI PUPU TA LORE (Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Emanaldiak: Igorre, Zangoza, Errenteria, Izpura eta Arabako Errioxan), XENTIMORIK GABE (Antzerkia eta musika) eta LARRIA, KUTSAKORRA,  MENDEBALEKOA – LKM (Antzerkia). 

Azkenik, aipatzekoa da Korrikan laguntzaile izateko aukera ezberdinak daudela eta hemendik ere deialdia egiten dugula laguntza hoietan parte hartzera. Hemen doakizue informazio osagarria: 
http://www.korrika.org/?page_id=169
http://www.korrika.org/?cat=8


 







No hay comentarios:

Publicar un comentario