lunes, 17 de enero de 2011

Euskararekin ere aurrera begira


Gaurtik eta otsailerarte, Euskarari txoko berezia eskeiniko diot nire blogean. Gauzak honela, euskararen munduarekin zerikusia duten gaiak jorratu nahi ditut edota behintzat, euskara bultzatzeaz arduratzen diren proiektuen berri eman nahiean nabil, Euskara baita gure hizkuntza, Euskal Herriko hizkuntza, eta horregatik dagokion garrantzia onartu behar zaio, bakoitzak ahal duen eran behintzat. Baina zergatik du berezko xarma hori gure hizkuntzak? Bitzia delako akaso? Philum indoeuroparraren barruan sailkatuta ez dagoelako eta Europako mendebaldean izan zen hizkuntza-familia baten azken arrastotzat hartzen delako? Baliteke, baina guretzat hori baino asko ere garrantzitsuagoa da, gure nortasunaren baitan baitago eta eguneroko tresna preziatu  ezinbestekotzat jotzen baitugu. 

Antzina, Errioxan, Kantabrian, Burgosen, Huescan eta Zaragozan ere hedatuta zegoen, eta Akitanian eta Erdialdeko Pirinioetan ere bai. Baina egun bizi duen egoera dela medio, guri dagokigu Euskara zaindu, bultzatu eta urteen poderioz indartzea. Beraz, ni nire blogetik hasiko naiz, eta nola ez, eguneroko bizitzan erabiliz. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario