“Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz” izenarekin argitara emango da ostegun honetan, Otsailaren 3an, Euskal Herrian Euskaraz erakundearen dokumentala. “Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz” lana erakundearen 30. Urteurrena dela medio egin dute eta osteguneko lehen emanaldiaren hitzordua 19:00etan izango da Bilboko Burtsa eraikinean.

Gauzak horrela, EHEk deialdi hau zabaldu nahi die eusklatzale talde zein norbanakoei eta nola ez, euskararekiko konpromesua duen orori. Ikuskizuna eta gero zuzendaria egongo da bertan hitzaldi txiki bat eskeiniz ondoren, luntx bat presta da ere. Beraz, solasaldi paregabea izango da euskararen inguruko hausnarketa egiteko. Animatu eta gerturatu Bilboko Burtsa eraikinera!
Hemen duzue dokumentala ikusgai
No hay comentarios:
Publicar un comentario