lunes, 20 de diciembre de 2010

Euskara MM&D hedabideetan eta testuinguru soziolinguistikoa

Euskal Herriko IV. Inkesta soziolinguistikoa eta Euskararen aholku batzordeak egindako “Euskara hedabideetan” plana aztertu ondoren esango nuke gazteak direla euskararen etorkizun argia. EAEan elebidunen hazkundea 50 urtetik beherako adin- talde guztietan gertatu da eta Nafarroan 35 urtetik beherakoen artean. Iparraldean ematen da ezberdintasun bakarra, izan ere, 65 urtetik gorakoen artean baitago elebidunen ehuneko handiena.

Datu hauei erreparatuz ikusten da gazteen inguruan erronka handia dutela Euskal MM&D hedabideek. Euskara hizkuntza arrotza ez izatea bilatu behar da; baita bigarren mailako hizkuntza ez izatea ere. Oraindik joera orokorra baita gaztelerazko hedabideetara jotzea, osatuagoak direlakoan. Euskarazko produktu propioen bidez zabaldu behar da hizkuntza, produktu erakargarriak sortuz, gazteek beste hizkuntzetako medioetara jo beharrik ez izateko. Konponbide erraza duten baliabideen adibide garbia da Aupatu plataforma. Bertan, edonork igo ditzake albiste bat, baina maiz, argibideak erdaraz ematen dira, euskal bertsioa blokeatu egiten delako eta horrek, euskara baztertzera bultzatzen zaitu.

Gaur egun euskarri ugari daude eskura hedabide digitalak euskalduntzeko prozesua ahalbidetzeko. Ez dugu ahaztu behar, gainera, lotura estua dagoela hedabide digitalen eta sare sozialen artean. Beharbada, gazteentzat hain erakargarriak diren sare sozialak euskalduntzetik hasiko bagina, asko aurreratu genezake. Horretarako nahikoa litzateke eta euskal hedabideek hauekiko lotura tresnak izatea. Horrez gain, hizkera “gazteago” baten erabilera interesgarria litzateke, edota, hedabideetan, gazteei zuzendutako espazio gehiago egotea.

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Kukutzako barazki jantoki herrikoia

Bilboko Errekalde auzoan kokatua dagoen Kukutzako gaztetxeak, hainbat ekintza interesgarri burutu ditu azken urteetan. Hauen artean dago jantoki barazkijale herrikoia sortzearen proiektua. Ireki bezain pronto, berehalako arrakasta izan zuen jantokiak, diru gutxiren truke, kalitate oneko jaki landuak dastatzeko aukera baitzegoen. Menuak 5 edota 3 eurokoak ziren eta honela, edonork zuen bertara gerturatu eta jantoki herrikoian bazkaltzeko aukera, dirua ez zelarik oztopo bilakatzen etxetik kanpo eta lagun artean bazkaltzerako orduan. 

Baina azkenik jantokia itxi behar izan zuten, besteak beste, jende faltagatik, ez baitzen egunero jantokian lanean egoteko txandarik lortzen. Hala ere, itxieraren aurrean, erabiltzaileek faltan bota zuten gaztetxeko sukaldea zein sukaldaritza, maiz hurbiltzen baitziren bertara barazki bazkari bat izateko desirarekin eta bueltan joan behar izaten zuten etxera. Beraz, kukutzan proiektuari aukera berri bat ematearen aldeko apustua egin dute. Gauzak honela, urtebetez jantokia itxita egon eta gero, oraingoan lan egiteko prest dagoen talde bat agertu da, behintzat ostiraletan bazkari eta afariak egon daitezen gaztetxean. Gauzak honela, azaroaren 21an, igandea, lan egun bat deitu zuten ,txukuntzen lagundu nahi zuenarentzat, eta azaroaren 26, ostiralean ireki ahal izan zuten jatetxea berriro ere, erabiltzaileen poserako. 

Azaroan hasitako ekintza berri honek abian darrai egun ere, soilik ostiraletan bazkari eta afariak ematen badira ere. Beraz, pasatu zaitezte Kukutzatik eta animatu barazki bazkari paregabeak probatzera, merkea izateaz gain osasuntsuak baitira. 


Era berean, blogean zehar osasunarekin lotutako beste hainbat gune gaude.

Santa Lutzi azoka arrakastatsua


Jende ugari gerturatu zen astelehenean, Abenduak 13an Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi feriara. Orokorrean azoka honetan, ganadu eta tresneria erakusketak,  nekazaritza tresnen feria, azoka bereziak eta sariketak, herri-kirolak,…aurkitzen ditugu eta aurten ere, hotsak ez dio inolako konpetentziarik egin azoka preziatu honi. Urtero bezala, egungoan ere zaldiak izan dira azokako gonbidatu garrantzitsuenak, nahita sariek jende askoren arreta bereganatu duten eta postuek ere. 500 postu inguru egon dira eta hauetan, azoketan ohikoak izaten diren jaki eta produktuak erosteko aukera egongo da, besteak beste, ardoa, barazkiak, frutak, eztia,… 
Goizeko 8:00etan eman diote hasiera Santa Lutzi feriari txistulari eta trikitilarien konpainiaz. Ondoren, 12:30etan herri kirolak egon dira Ederrena frontoian, eta 13:30etan sari banaketara jo dute. Guzti hau jendetza mordoaren konpainiaz lotua egon da eta gerturatu direnen, zein Eusko Jaurlaritzaren esanetan, auto ilara handiak egin dira herriko sarrera eta inguruetan.

Giro ezin hobeaz eman diote amaiera egunari, Bizkaian hain ezaguna ez den azokan. Beraz, hurrengo urteari begira, bertara gerturatzeko deia zabaltzen dut, irudiak ikusita, pena merezi duen eguna baita.

martes, 14 de diciembre de 2010

Robin Fodeen sukalde txikia



Polemikoa izan da azken aldian ETB 2an eguerditan ikus dezakegun Robin  fooden saioa. Honetan, David De Jorge sukaldariak hainbat erezeta gure esku uzten ditu. Jende askoren esanetan, David De Jorgek, bere jakiak jendearen aurrean eta hauek prestatzen dituen bitartean ez lituzke frogatu behar, beste gauza askoren artean. Hala ere, badago programa oso gustukoa duen jendea ere, izan ere, oso errazak diren platerak prestatzen baititu eta edonoren esku dauden produktuak erabiliz. Bere programa gainera oso gertukoa da eta maiz gonbidatuak izaten ditu bere sukalde txikian, Martin Berazategi esaterako. 
Baina guzti honen adibide argia da jarraian plazaratuko dudan errezeta, hain zuzen ere bere programatik atera dudana.Errezeta honetan Robin Food-ek Iban Yarzarekin batera ogia egiteko era bat aurkezten digu, beraz, errezeta onak izateaz gain, oso erabilgarriak dira gure eguneroko bizitzan.
Errezetaren bideoa hipertestu bezala jarri dut baina jendeari bizita egitea gomendatzen diot: Errezeta




martes, 30 de noviembre de 2010

Txokolatea, bizi pizgarri preziatua

Dentista, nutrizionista zein kardiologoek maiz kritikatu duten produktua da txokolatea, eta honengatik, debekatutako fruitu gisa ezagutu dugu urtetan zehar. Hala ere, gaur egun, jakina da, txokolatearen osagarri asko mesedegarriak direla gure osasunerako.
Antidepresioa zein lasaigarria da, txokolateak burmuineko kimikan eragin dezakeelako beherakadei aurre eginez. Hau kontsumitzean insulinak gora egiten du. Honek odoleko aminoazidoak muskuluetara bidaltzen ditu, triptofanoa izan ezik, hau garunera baitoa. Honela, txokolatea kontsumitu duen pertsonak lasaitasun zentzazio bat sumatuko du bere barnean.

Pizgarria ere bada txokolatea. Bai, kafeina eta metilxantinak dituelako. Metilxantina da, azido urikoaren oxidazioa ekiditen duen sustantzia eta ezaugarri pizgarriak ditu. Azkenik esango dut, txokolatea bihotzerako ere ona dela. Estatu Batuetako Harvard unibertsitatean egindako ikerketetan ikusi da, ardoak bezala, txokolateak ere fenol oxidaezinak dituela organismoa, bihotz gaitzetatik babesteko. 

Beraz, txokolateak 600 sustantzia kimiko inguru ditu, batzuk sendagarriak dira, kantzerra zein bihotzeko gaitzak ekidin ditzakete. Hala ere, jende askok, produktu bikain hau kontsumitzean ez du kontzientzia lasai izaten, 20gramok 106kaloria baititu. Honen aurrean, gizartea txokolatea kontsumitzera bultzatzen dut, osasuna, estetikaren aurretik baitago.

lunes, 29 de noviembre de 2010

Gazte Etorkinak

Jon Murelagaren klasean, soinuen bidez, gazte etorkinen audio bat egin dugu bukaerako lan bezala. Nire taldean Josune Martinez, Nerea Arcelus eta Ni egon gara, eta hau da gure lana:

viernes, 26 de noviembre de 2010

Sukaldaritza ere begien zaindari


Begiak, organu oso garrantzitsuak dira. Adituen esanetan, begiko muskulo guztiak etengabeko mugimenduan daude hiru funtzio betez, guk ikusi ahal izateko: Eremu bizialaren azterketa, begiko ninia ireki eta ixtea eta argi ikustea ahabidetzea. Begietako gaitzen artean ditugu, konjuntibitisa, kataratak, glaukoma, bizitasun bisualaren galera, betsarearen degenerazioa eta gaueko itsumena.

Guzti hauei aurre egiteko, sukaldaritza lagungarria zaigu, izan ere, begietako gaitzak eta sukaldaritza oso lotuak baitaude. Betidanik jakin dugu azenaorioa oso osasuntsua dela begietarako, baina badaude beste hainbat produktuere. Besteak beste, “Duraznoa” eta espinaka. 

“Duraznoaren” kontsumoak ikusmena hein onean mantentzen du eta begiradari disdira eta gardentasuna gehitzen die. Hau gertatzen da, fruta honek duen bitamina A kantitate handiagatik eta dituen gainontzeko bitamina eta mineralen laguntzagatik.Azenaorioa oso erabilgarria da begi niniaren eta begiaren eraitasunetan, baita azalerako, kantzerra aurrezaintzeko, gastritiserako,… Egokiena gordinik jatea da, esaterako entsaladan eta limoiarekin prestatua. Egozterakoan, sapore gozoagoa izaten du eta modu honetan ere, betakarotenoak mantentzen ditu.Espinakek muskuluak indartzeaz gain, betsarea zaintzen dute. Hala ere, jaki gehiagok ere, laguntzen dute begiaren funtzioak indartzerakoan. 

Guzti hau ikusita, gomendagarria da, produktu hauek kontsumitzea. Gainera, ez ditugu bakarrik jan behar, hainbat errezetetan lagungarri bezala gehitzea besterik ez dugu.

Sexuarekin lotutako irudien tratamendua

Sexuarekin lotutako irudien tratamendua


Sexuaren trataera duten iragarkien  lan bat egin dut Santiren klaserako. Aukeratutako argazkia trataera sexistaduna da, Suit Supply arropa markak eginako kanpainan agertua. Goian, Power Point bidez egindako aurkezpena duzue.

Michelin izarrak 2011

Michelin izar ugari banatu dira Euskal sukaldaritzaren munduan gaur. Enero Atxa izan da sarituetako bat, Larrabetzuko bere Azurmendi jatetxearekin. Honi, bi izar eman dizkiote eta Donostiako Mirador de Ulia jatetxeak izar bat jaso du ere. 

Martin Berasategik protagonismo handia izan du gaurkoan, bere zazpigarren Michelin izarra lortu baitu, bere Sevillako Santo Hotel Catedral jatetxeari eman zaiona. Aurretik, hiru eskuratu zituen Lasarten duen jatetxeak, bi Bartzelonakoak eta bat Tenerifekoak.
Espainia eta Portugaleko Michelin gida aurkeztu da beraz gaur, Donostiako Maria Cristina Hotelean. Nobedadea izan da Donostian aurkezpena egitea, aurreneko aldiz izan baita Madriletik kanpo. Bertara gerturatu dira Patxi Lopez lehendakaria, Bernabe Unda Industria sailburua, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Odon Elorza Donostiako alkatea.

Euskal Sukaldaritzak beraz, berriro ere, agerian utzi du bere kalitatea eta gustu ona. Honek duen garrantziarekin, izan ere, Michelin izarrek erakargarritasuna gehitzen baitiote jatetxeei eta horrela Euskal sukaldaritza sustatzea lortzen da besteak beste. Baina berrikuntza guzti hauen berri izango dugu Michelin gida berria eskuetan izatean.

lunes, 22 de noviembre de 2010

Aste gastronomikoa Donostian

 Bart, Donostiako aste gastronomikoenari hasiera eman zitzaion. Aste honek azaroaren 24an amaituko da, nazioarteko kongresuaren ospakizuna bukatzearekin batera. Hau baita, aste gastronomito honen zergati nagusia. Kongresuan, Espainia eta Portugaleko “Michelin” gida berria aurkeztuko dute, eta bertara New Yorkeko sukaldari honerenetarikoak gerturatuko dira. Kongresu hau, normalean Madrilen egiten bada ere, gaurkoan Donostian egingo da, Hau baita Michelin izar gehien dituen hiria. Kongresuaren ekitaldiak, beraz, azaroaren 21etik 24ra Kursaalen egingo dira. Bertara hainbat euskal sukaldari hurbilduko dira, kongresuaren aurkezpenera bezala, bertan egon baitziren, Martin Berasategui, Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz eta Elena Arzak, aurreko ostiralean. 

Atzoko sainan, sei sukaldari gaztek, haien errezetak erakutsi nahi izan zizkieten kaleko jendeari eta beraz, 10 minututan prestatu daitezkeen errezetak, zein hozkailuko ohiko produktuekin egin daitezkeenak azaldu dituzte. Beraz, kaleko jendeari zuzendutako zaioa izan zen atzokoa, ez sukaldari finei begirakoa.

Euskadi Dastazazu lelopean arituko dira hurrengo egunetan Kursaalen Ferrán Adriá buru izango delarik. Berezitasunen artean, Gaur Karlos Argiñanori egingo zaion omenaldia dago. Baina oroorrean hitzaldiak eta errezetak izango dira nagusi lau egun hauetan, “Gin Tonic” zein parrila lehiaketekin batera besteak beste.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Jaki ekologikoak gugandik hurbil


Gero eta jende gehiagok du jaki ekologikoak kontsumitzeko nahia. Gauzak horrela, hainbat baserritan martxan jarri dira, eta produktu ekologiko ezberdinak etxez etxeko banaketaren bidez, kontsumitzaileengandik hurbil usten dituzte. Kontsumo taldeak sortzen dira, eta hauei produktuen banaketa egiten zaie, etxera, gaztetxeetara, edota edonora. EHNE sindikatua da proiektu honen  atzean dagoen erantzulea.


Eskeinitako jakien artean, barazkiak, okela, esnekiak, lekadunak eta fruta egoten dira. Guztiz ekologikoak dira eta kontsumitzerakoan, faktore hau oso nabaria da. Esaterako, barrazkilo, zizare eta bestelako animalitxoak topa ditzakegu garbitzerakoan eta egozterakoan, denbora gehiagoren beharra dute.Gainera, saporean diferentzia nabaria da, kalitatea asko igotzen da.
Kontsumo talde hauen bidez EHNEk bilatzen duena da, jendeak ikustea, ia salneurri beragatik hobe jan dezakegula. Gainera, baserritarren artean ohitura hau zabaltzea bilatzen du. Hau da, talde txiki batzuentzat ekologikoki produzitzea, transgenikoak erabiliz, supermerkatu handi bat hornitzea baino.

viernes, 5 de noviembre de 2010

Osasunari begira

Gaur egungo gizartean arazo nabariak ikusgai geratzen dira elikaduraren esparruan. Janari arina “Comida Basura” bezala ezagutzen dugun hori, gero eta hedatuagoa dago egunerokotasunean eta jende asko ez da ohartu ere egiten elikadura honek eragin ditzakeen kalteetaz. 

Janari arinak, orokorrean, koipe, gatz, azukre... kantitate handiegia du eta elikagai gehigarriak ere, (aditiboak), esaterako, “glutamato monosodikoa” (saporea eransteko) eta “tartrazina” (kolorantea).
Gainera produktu hauek, tabako edo drogek besteko menpekotasuna eragin dezakete, Nature aldizkariak arratoiekin egindako ikerketa baten esanetan. Jakina da, menpekotasuna duten pertsonetan, garunak esperientzia positiboak gogoratzeko gaitasuna galtzen duela; eta berdina gertatu zen esperimentuko arratoiekin.

Gauzak honela, jendeak gehiago pentsatu beharko luke zer daraman ahora, eta kasu honetan, denbora aurrezteak osasun arazoak ekar ditzazkeela. Honen inguruko informazio gehiago eta argiagoa eskuratzeko , nire proposamena Super size me dokumentala ikustea da. Bertan, argi ikusten da janari arinak eragin ditzazkeen gaitzak. 

Istripua




Hau da, Audacity programa erabiltzen ikasteko Izaro Mendieta eta nik egindako hasierako lana.

martes, 2 de noviembre de 2010

Frijitu gabeko patata frijituak

Gaurkoan errezeta berezi baten berri emango dizuet, erregosi gabeko patata erregosiak. Nori ez zaizkio patata frijituak gustatzen? Baina maiz hauek jatea debekatua egoten da, bai kaloriengatik, gaixotasunengatik, jaten duguna zaintzen ari garelako edota dieta bat burutzen dugulako.
 
Jaki hau prestatzeko era berri honek baieztatzen digu kaloria gutxiago izango dituztela patatek eta osasuntsuagoak izango direla guretzat. Ohikoak bezain kirriskatsu eta zaporetsuak dira, honela eguneroko plateretan erabili dezakegun lagungarria bilakatu daitekeelarik.

Osagaiak:

-       Kilo bat patata
-       Baso ½ ur
-       Baso baten 1/4 a oliba olio
-       2 koilarakada oregano
-       koilarakada ½ gatz
  
Prestaketa: 

Ondo garbitu patatak eta azalarekin sukaldatu sardexka batez sastatu daitezkenerarte. Hozten utzi eta ondoren azala kendu. Xaflatan, makiltxitan edo lauki txikitan moztu (norberak bere gustura).


Ondore, irabiatu likuadoran olioa, gatza eta oreganoa, ondo nahastuak egon arte. Busti patata zatiak likido honetan. Gurinarekin igurtzitako molde batean jarri patatak, eta euren artean espazio apur bat utzi. Labean sartu urreztu harte eta azkenik,  mahaian gozatu.


 

viernes, 29 de octubre de 2010

New Yorkeko Basque tabernak bere ateak ireki ditu

Urriaren 9an ireki zituen ateak New Yorkeko Seigarren etorbideko Basque tabernak. Hemen, New Yorktarrek Bizkaiko sukaldaritzaz gozatzeko aukera izango dute saltokia eta Foru Aldundiaren arteko hitzarmenari esker.
Daniel Garcia sukaldariak izan zuen irekiera gaueko afaria prestatzeko pribilegio edo lehentasuna, eta hiritaren aldetik, 150 pertsona aukeratu ziren lehen agerraldi honetan parte hartzeko. Lehen afari honetan, Daniel Garciak menu oso landua prestatu zuen: berrugeta solomoak plantxan, usakumea bost egosketara, ostra kirriskatsuak mami karraskatsuen gainean, txakolin kroketak, ahate-gibel kopa tenpranilloarekin, zigala errea mitxoleta haziarekin, gazpatxoa abakandoarekin eta sagar erre izozkia gazta saltsarekin.

Bi hilabetero Bizkaiko 13 sukaldari arduratuko dira Basque tabernan eskeiniko diren jardunaldietaz. Gainera, New Yorkeko jatetxeko sukaldariak Euskal Herrian egon dira, eta bertako jatetxeak bisitatu dituzte, nondik norakoak ezagutzeko. Hala ere, bi hilabeteroko jardunaldie esker haien formakuntza lantzen jarraitu ahalko dute.

 Proiektuan parte hartu duten sukaldari askok diote, aduana murrizketa arazoa izango dela euskal produktuak New Yorkera eramateko orduan, eta horregatk, jakiak Estatu Batuarren gustuetara egokituak egongo direla.  Baina Daniel Garciak azpimarratu du, oso garrantzitsua dela Biskaiko sukaldaritza ezagutzera ematea.

jueves, 28 de octubre de 2010

Markak autzi dituen azoka


Sukaldaritzan elikaien kalitateari erreparatzea ezinbestekoa da, eta honek Gernikara begira jarri gaitu gaurkoan, bart 7.700 euroko gazta erdia saldu baitzuten urriko azken asteleheneko azokan. 

Idiazabalgo Aranburu elkarteak egindako gaztak jaso zuen lehen saria, Mungiako Taska jatetxeak erositako gazta erdiagatik eta orainarteko marka guztiak hautsiz. Gazta sarituaren egilea, Juan Jose Aranburu, arritua geratu zen saria jasotzean eta egindako adierazpenetan aitortu zuen, ez zekiela haien gaztak hainbeste balio zuenik, haiek 12 eurotara saltzen baitutela.
Gaztaz gain beste hainbat produktu izan zituzten eskuragarri herritarrek, bai barazkiak, txerrikiak, lekadunak, esnekiak, gozoak,…baina guztiak etxekoak.

Partehartze gorakada:

Guztira 353 saltoki jarri dituzte aurten, iaz baino 36 gehiago. Gazta saltokiak 65 izan dira aurten, artisau postuak 54 eta ortuarienak 42. Gauzak honela, parte hartzean gorakada nabaritu dute Gernikan, eta argi geratu da, bertakoa, nekazaritza azoka garrantzitsuenetako bat dela.

 


lunes, 25 de octubre de 2010

Blogen ondorioak

Urriaren 13an Jesusek 5 blog aztertzeko lana bidali zigun. Nik, Eduardo Angulo, Almudena Cacho, Felix Madero, Agustin Castellote eta Iñaki Cerrajerian blogak aztertu ditut eta jarraian, hauen azterketetatik ateratako ondorioak azalduko ditut.

Eduardo Anguloren bloga oso blog lineala iruditu zait. Ez ditu multimedia elementuak erabiltzen eta horrek, erakargarritasuna kentzen dio blogari. Hala ere, idazteko maiztasunean jarraikortasuna egotean, irakurle fidelak izateko aukera eskuratzen dela esango nuke, honela erakargarritasuna bigarren plano batean geratzen delarik.

Almudena Cachoren bloga aldiz, osatuagoa iruditu zait. Oso maiz erabiltzen ditu multimedia elementuak; bilatzailea du, maiztasuna du idazterakoan eta jorratzen duen gaia (m marteko pertsonaiarekin) erakargarria da benetan irakurlearentzat aipatutako beste elementuekin batera.

Felix Maderoren bloga, Eduardo Angulorena bezala, astunagoa da. Soilik testua ikusten dugu, gainera testua oso pilatua dago eta argazki zein multimedia elementuen erabilera komenigarria izango litzatekeela iruditzen zait. Era berean, blogean idazteko maiztasun falta aipagarria iruditzen zait, izan ere, honela irakurle finkoak izateko aukera urriagoa baita. Bestalde, esan beharra dago, perfila osatuagoa dagoela eta blogeko diseinua ere, bilatzailea duelako, Tag-ak, loturak, etben prersentzia dagoelako.

Agustin Castelloteren blog honek multimedia elementuak ez baditu ere, txukunagoa iruditu zait. Testu ugari dago baina kolore berdea gehitzen dienez tituluei, irakurterraza bilakatzen da. Honek ere jarraikortasun bat du baina uda garaian idatzi gabe ibili da. Diseinuan ere, apainduagoa du bloga, bilatzailea, artziboak…dena kolore berdearekin apainduz. Perfila ere landua du. 
Aztertutako blog guztien artean Iñaki Cerrajeriarena osatuena iruditu zait. kategoria, loturak, izen ematea, artziboa, sekzioak eta azken aipuen atalak benetan osatuak daude eta eguneratuak. Iñaki Cerrajeriak egunero idazten du blogean eta askotan, eguneko 4 sarrera egiteko gai da. Diseinuari begira esan behar da, sinplea izanda ere, egokia dela. Zuria da ia blog guztia, beltzak eta gorriak diren marra batzuk tartekatuz, baina albiste bakoitzak karikatura edo marrazki grafikorenbat duenez, erakargarritasuna gehitzen zaio blogari. Marrazkiez gain, bere post-ek albiste edo gertaeraren azalpena dute. Hala ere, esango nuke jende gehiena marrazkiengatik sartzen dela blog hau bizitatzera eta hori dela komentario gutxi izatearen ondorioa.

Azkenik gehitu nahiko nuke, blog guztiek dutela erakargarria den zerbat. Bati falta zaiona beste elementu batekin konpentzatzen da. Hala ere, argi ikusi ahal izan dut, guztiek hainbat gauza komun dituztela,; artziboak, azken komentarioak, perfila, kategoriak, loturak, izena emateko aukera eta nola ez, eguneroko post-ak.

jueves, 21 de octubre de 2010

Gara, El Mundo eta El Nacional: Ondorioak

Klasean, hiru egunkariren interaktibitatea aztertu dugu. Horretarako koldok plantila bat eman zigun eta era berean, guk hiru egunkari aukeratu behar izan genituen; lehenengoa Euskal Herri mailako, bigarrena Espainiarra eta azkenik nazioartekoa. Nire kasuan, Gara, El Mundo eta El Nacional egunkariak aztertzea erabaki dut klaseko ariketa hau burutu ahal izateko eta jarraian ateratako ondorioak agerian utziko ditut.

Aztertu ditudan hiru egunkarietatik ateratako ondoriorik garbiena litzateke, interaktibitate maila oso ezberdina dela bakoitzean. El Mundo da garatuena interaktibitateari begira. Hemen jendeak interakziorako espazioa du; inkestak daude, foroak eta albisteak komentatzeko txokoa ere. Gainera, kontsumitzaileak feed-ak jaso ahal ditu, albisteak inprimatu, bidali zein gorde egin daitezke; eta chatak zein hedabidearen blogak aurkitu ditzazkegu.

El Nacional-ek ez du hain garatua interaktibitatea. Hemen inkestak eta albisteak komentatzeko aukera dago, baina foro eta lehiaketak ez. Albisteak bozkatu, inprimatu, bidali eta gorde daitezke. Blogak daude baina ez dago chat gunerik.

Gararen da interaktibitate maila bajuena duen hedabidea. Esan daiteke, hemen ez dagoela gizartearen parte hartzea ahalbidetzen duen txokorik. Ez dago inkesta, foro, blog, chat ez lehiaketarik. Normalean ezin da albisteen komentariorik egin. Ezin dira albisteak bozkatu, baina inprimatu daitezke eta era berean bidali zein gorde.

Hiru egunkarietan aurkitu daitezke argazkiak, eta bideoak, soilik El Mundoko irakurleen esku geratzen dira. El Nacional-en parte hartu ahal izateko identifikazioa derrigorrezkoa da eta El Mundo eta Garan ez.

Azkenik eta ondorio orokor bezala, gehitu nahi dut, gaur egungo aro moderno honetan, eta kontuan izanda egunkari gehienek edizio digitala dutela, interaktibitatea landuagoa egotea beharrezkotzat jotzen dudala. Alde handiegia ikusi dut aztertu ditudan hiru egunkarien artean, eta nik esango nuke aldea ezin dela hain bereizia izan.

viernes, 15 de octubre de 2010

Algortako auzokideek Getxo Antzokiaren proiektua eraberritzea lortu dute

Algortan eraikiko den Getxo Antzoki berriaren obrak aurrera diraute zenbait aldaketarekin, izan ere, arkitektoak hasierako proiektua aldatu behar izan baitu auzokideen kexak zirela medio. Honela, bi eraikinetako baten dimentsioak txikitu behar izan ditu.



Hasiera batean Getxo Antzokiaren proiektua izango zenak aldaketak pairatu behar izan ditu. Auzokide, asoziazio ezberdineak, zein udal alderdi politiko ugariren protestak kontuan hartuz, Luis María Uriarte arkitektoak eraikina moldatu behar izan du momentuko eskaerei erantzunez eta agerian geratu diren proposameneni erreparatuz.
Eraikin berriaren tamaina zein inpaktu bisuala gutxitu egingo dira, honela inguruko etxeekiko bereizketa hain nabaria izango ez delarik eta Algortako hiri profila mantendu ahal izateko. Hau ez da aldaketa bakarra izan. Eraikinaren estetika ere dezente aldatu da, gehienbat Bilboko portura ematen duen aldean. Aurrealde jarrai eta sinple batetik, kristalezko poliedro batera pasa da zeinek egungo faro ikusgarri baten antza duen, eta eguzkiaren sarrera ahalbidetuko du antzoki berriaren barrualdera. Beste berriketetako bat lurrazpiko parking baten eraiketa izango da, egoile zein antzokiko erabiltzaileei zuzendua. Parking hau San Nikolas plaza azpian eraikia izango da, egun bizi diren aparkaleku arazoei aurre egiteko.
Beraz, aldaketa nabariak emango dira Algorta erdialdean, baina Getxon arte eszenikoetarako eta Musika Eskolarako espazio bat egongo da. Bi hauen bitartez, kulturaren ikuspegia zabaltzea espero da Algortan, eta obrak lehen bait lehen  bukatzearen nahia kaleetan entzuteko aukera du edonork.

jueves, 7 de octubre de 2010

Eguneroko "Pintxoak"

Egun, Euskal Herri mailan, jende ugarik du egunerokotasunean pintxos elikatzeko ohitura. Hau hainbat faktorerengatik ematen da; lehenik denbora falta aipatu beharko genuke, izan ere, edonork ez duelako lanean bi horduko atsedenaldi eroso bat hartzeko aukerarik etxean bazkaldu ahal izateko. Beste alde batetik, tradizio eta kulturaren faktorea legoke. Hau da, jende ugari dago asteburu zein atsedenaldietan tabernetara joan, eta pintxoetaz gozatzea gustuko duena, betidanik, Euskal Herriko ohitura delako hau eta lagun arteko giroan maiz ikusten delako. Azkenik, aniztasunaren ikutua gehitu beharko genieke pintxoei, izan ere, bokadutxo txikietan hainbat sapore ezberdin gureganatzeko gaitasuna eskuratzen baitugu hauen bidez, eta nola ez, plazer hutsa iruditzen zaizkigulako.

Sukaldaritzaren garrantzia

Blog honetan, Komunikazio multimedia masterraren inguruan aritzeaz gain, sukaldaritzaren inguruko hainbat informazio argitara emango ditut. Gaia hau lantzea erabaki dut jendea sukaldaritzaren inguruan saletzeko, eta honela, errezeta ezberdinak egitera animatzeko, azoka ezberdinen informazioa zabaltzeko edota sukaldaritzaren inguruko edozein informazio eskuratu ahal izateko. Beraz, sukaldaritza estekaren bidez jaso ahalko duzue informazio guztia.

miércoles, 6 de octubre de 2010

Aurkezpena


Ninbe Moreno naiz, Bilbotarra eta kazetaritzan lizentziatu berria.  Kazetaritza ikasketak bukatzean ohartu nintzen ez nuela nire burua gai ikusten lan merkatuaren barrena murgiltzeko, eta gauzak horrela, multimedia komunikazio masterra burutzea erabaki nuen. Masterrean, lizentziaturan zehar izan ditudan hainbat duda zein galderen erantzuna aurkitzea espero dut, eta era berean, beste hainbat gauza berri ikastea ere. Nik esango nuke, master honek lan munduari begira, hobeto prestatuko gaituela eta praktiken bidez erraztasuna zein guganako konfidantza handituko dugula.