jueves, 21 de octubre de 2010

Gara, El Mundo eta El Nacional: Ondorioak

Klasean, hiru egunkariren interaktibitatea aztertu dugu. Horretarako koldok plantila bat eman zigun eta era berean, guk hiru egunkari aukeratu behar izan genituen; lehenengoa Euskal Herri mailako, bigarrena Espainiarra eta azkenik nazioartekoa. Nire kasuan, Gara, El Mundo eta El Nacional egunkariak aztertzea erabaki dut klaseko ariketa hau burutu ahal izateko eta jarraian ateratako ondorioak agerian utziko ditut.

Aztertu ditudan hiru egunkarietatik ateratako ondoriorik garbiena litzateke, interaktibitate maila oso ezberdina dela bakoitzean. El Mundo da garatuena interaktibitateari begira. Hemen jendeak interakziorako espazioa du; inkestak daude, foroak eta albisteak komentatzeko txokoa ere. Gainera, kontsumitzaileak feed-ak jaso ahal ditu, albisteak inprimatu, bidali zein gorde egin daitezke; eta chatak zein hedabidearen blogak aurkitu ditzazkegu.

El Nacional-ek ez du hain garatua interaktibitatea. Hemen inkestak eta albisteak komentatzeko aukera dago, baina foro eta lehiaketak ez. Albisteak bozkatu, inprimatu, bidali eta gorde daitezke. Blogak daude baina ez dago chat gunerik.

Gararen da interaktibitate maila bajuena duen hedabidea. Esan daiteke, hemen ez dagoela gizartearen parte hartzea ahalbidetzen duen txokorik. Ez dago inkesta, foro, blog, chat ez lehiaketarik. Normalean ezin da albisteen komentariorik egin. Ezin dira albisteak bozkatu, baina inprimatu daitezke eta era berean bidali zein gorde.

Hiru egunkarietan aurkitu daitezke argazkiak, eta bideoak, soilik El Mundoko irakurleen esku geratzen dira. El Nacional-en parte hartu ahal izateko identifikazioa derrigorrezkoa da eta El Mundo eta Garan ez.

Azkenik eta ondorio orokor bezala, gehitu nahi dut, gaur egungo aro moderno honetan, eta kontuan izanda egunkari gehienek edizio digitala dutela, interaktibitatea landuagoa egotea beharrezkotzat jotzen dudala. Alde handiegia ikusi dut aztertu ditudan hiru egunkarien artean, eta nik esango nuke aldea ezin dela hain bereizia izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario