lunes, 20 de diciembre de 2010

Euskara MM&D hedabideetan eta testuinguru soziolinguistikoa

Euskal Herriko IV. Inkesta soziolinguistikoa eta Euskararen aholku batzordeak egindako “Euskara hedabideetan” plana aztertu ondoren esango nuke gazteak direla euskararen etorkizun argia. EAEan elebidunen hazkundea 50 urtetik beherako adin- talde guztietan gertatu da eta Nafarroan 35 urtetik beherakoen artean. Iparraldean ematen da ezberdintasun bakarra, izan ere, 65 urtetik gorakoen artean baitago elebidunen ehuneko handiena.

Datu hauei erreparatuz ikusten da gazteen inguruan erronka handia dutela Euskal MM&D hedabideek. Euskara hizkuntza arrotza ez izatea bilatu behar da; baita bigarren mailako hizkuntza ez izatea ere. Oraindik joera orokorra baita gaztelerazko hedabideetara jotzea, osatuagoak direlakoan. Euskarazko produktu propioen bidez zabaldu behar da hizkuntza, produktu erakargarriak sortuz, gazteek beste hizkuntzetako medioetara jo beharrik ez izateko. Konponbide erraza duten baliabideen adibide garbia da Aupatu plataforma. Bertan, edonork igo ditzake albiste bat, baina maiz, argibideak erdaraz ematen dira, euskal bertsioa blokeatu egiten delako eta horrek, euskara baztertzera bultzatzen zaitu.

Gaur egun euskarri ugari daude eskura hedabide digitalak euskalduntzeko prozesua ahalbidetzeko. Ez dugu ahaztu behar, gainera, lotura estua dagoela hedabide digitalen eta sare sozialen artean. Beharbada, gazteentzat hain erakargarriak diren sare sozialak euskalduntzetik hasiko bagina, asko aurreratu genezake. Horretarako nahikoa litzateke eta euskal hedabideek hauekiko lotura tresnak izatea. Horrez gain, hizkera “gazteago” baten erabilera interesgarria litzateke, edota, hedabideetan, gazteei zuzendutako espazio gehiago egotea.

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Kukutzako barazki jantoki herrikoia

Bilboko Errekalde auzoan kokatua dagoen Kukutzako gaztetxeak, hainbat ekintza interesgarri burutu ditu azken urteetan. Hauen artean dago jantoki barazkijale herrikoia sortzearen proiektua. Ireki bezain pronto, berehalako arrakasta izan zuen jantokiak, diru gutxiren truke, kalitate oneko jaki landuak dastatzeko aukera baitzegoen. Menuak 5 edota 3 eurokoak ziren eta honela, edonork zuen bertara gerturatu eta jantoki herrikoian bazkaltzeko aukera, dirua ez zelarik oztopo bilakatzen etxetik kanpo eta lagun artean bazkaltzerako orduan. 

Baina azkenik jantokia itxi behar izan zuten, besteak beste, jende faltagatik, ez baitzen egunero jantokian lanean egoteko txandarik lortzen. Hala ere, itxieraren aurrean, erabiltzaileek faltan bota zuten gaztetxeko sukaldea zein sukaldaritza, maiz hurbiltzen baitziren bertara barazki bazkari bat izateko desirarekin eta bueltan joan behar izaten zuten etxera. Beraz, kukutzan proiektuari aukera berri bat ematearen aldeko apustua egin dute. Gauzak honela, urtebetez jantokia itxita egon eta gero, oraingoan lan egiteko prest dagoen talde bat agertu da, behintzat ostiraletan bazkari eta afariak egon daitezen gaztetxean. Gauzak honela, azaroaren 21an, igandea, lan egun bat deitu zuten ,txukuntzen lagundu nahi zuenarentzat, eta azaroaren 26, ostiralean ireki ahal izan zuten jatetxea berriro ere, erabiltzaileen poserako. 

Azaroan hasitako ekintza berri honek abian darrai egun ere, soilik ostiraletan bazkari eta afariak ematen badira ere. Beraz, pasatu zaitezte Kukutzatik eta animatu barazki bazkari paregabeak probatzera, merkea izateaz gain osasuntsuak baitira. 


Era berean, blogean zehar osasunarekin lotutako beste hainbat gune gaude.

Santa Lutzi azoka arrakastatsua


Jende ugari gerturatu zen astelehenean, Abenduak 13an Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi feriara. Orokorrean azoka honetan, ganadu eta tresneria erakusketak,  nekazaritza tresnen feria, azoka bereziak eta sariketak, herri-kirolak,…aurkitzen ditugu eta aurten ere, hotsak ez dio inolako konpetentziarik egin azoka preziatu honi. Urtero bezala, egungoan ere zaldiak izan dira azokako gonbidatu garrantzitsuenak, nahita sariek jende askoren arreta bereganatu duten eta postuek ere. 500 postu inguru egon dira eta hauetan, azoketan ohikoak izaten diren jaki eta produktuak erosteko aukera egongo da, besteak beste, ardoa, barazkiak, frutak, eztia,… 
Goizeko 8:00etan eman diote hasiera Santa Lutzi feriari txistulari eta trikitilarien konpainiaz. Ondoren, 12:30etan herri kirolak egon dira Ederrena frontoian, eta 13:30etan sari banaketara jo dute. Guzti hau jendetza mordoaren konpainiaz lotua egon da eta gerturatu direnen, zein Eusko Jaurlaritzaren esanetan, auto ilara handiak egin dira herriko sarrera eta inguruetan.

Giro ezin hobeaz eman diote amaiera egunari, Bizkaian hain ezaguna ez den azokan. Beraz, hurrengo urteari begira, bertara gerturatzeko deia zabaltzen dut, irudiak ikusita, pena merezi duen eguna baita.

martes, 14 de diciembre de 2010

Robin Fodeen sukalde txikia



Polemikoa izan da azken aldian ETB 2an eguerditan ikus dezakegun Robin  fooden saioa. Honetan, David De Jorge sukaldariak hainbat erezeta gure esku uzten ditu. Jende askoren esanetan, David De Jorgek, bere jakiak jendearen aurrean eta hauek prestatzen dituen bitartean ez lituzke frogatu behar, beste gauza askoren artean. Hala ere, badago programa oso gustukoa duen jendea ere, izan ere, oso errazak diren platerak prestatzen baititu eta edonoren esku dauden produktuak erabiliz. Bere programa gainera oso gertukoa da eta maiz gonbidatuak izaten ditu bere sukalde txikian, Martin Berazategi esaterako. 
Baina guzti honen adibide argia da jarraian plazaratuko dudan errezeta, hain zuzen ere bere programatik atera dudana.Errezeta honetan Robin Food-ek Iban Yarzarekin batera ogia egiteko era bat aurkezten digu, beraz, errezeta onak izateaz gain, oso erabilgarriak dira gure eguneroko bizitzan.
Errezetaren bideoa hipertestu bezala jarri dut baina jendeari bizita egitea gomendatzen diot: Errezeta