miércoles, 15 de diciembre de 2010

Kukutzako barazki jantoki herrikoia

Bilboko Errekalde auzoan kokatua dagoen Kukutzako gaztetxeak, hainbat ekintza interesgarri burutu ditu azken urteetan. Hauen artean dago jantoki barazkijale herrikoia sortzearen proiektua. Ireki bezain pronto, berehalako arrakasta izan zuen jantokiak, diru gutxiren truke, kalitate oneko jaki landuak dastatzeko aukera baitzegoen. Menuak 5 edota 3 eurokoak ziren eta honela, edonork zuen bertara gerturatu eta jantoki herrikoian bazkaltzeko aukera, dirua ez zelarik oztopo bilakatzen etxetik kanpo eta lagun artean bazkaltzerako orduan. 

Baina azkenik jantokia itxi behar izan zuten, besteak beste, jende faltagatik, ez baitzen egunero jantokian lanean egoteko txandarik lortzen. Hala ere, itxieraren aurrean, erabiltzaileek faltan bota zuten gaztetxeko sukaldea zein sukaldaritza, maiz hurbiltzen baitziren bertara barazki bazkari bat izateko desirarekin eta bueltan joan behar izaten zuten etxera. Beraz, kukutzan proiektuari aukera berri bat ematearen aldeko apustua egin dute. Gauzak honela, urtebetez jantokia itxita egon eta gero, oraingoan lan egiteko prest dagoen talde bat agertu da, behintzat ostiraletan bazkari eta afariak egon daitezen gaztetxean. Gauzak honela, azaroaren 21an, igandea, lan egun bat deitu zuten ,txukuntzen lagundu nahi zuenarentzat, eta azaroaren 26, ostiralean ireki ahal izan zuten jatetxea berriro ere, erabiltzaileen poserako. 

Azaroan hasitako ekintza berri honek abian darrai egun ere, soilik ostiraletan bazkari eta afariak ematen badira ere. Beraz, pasatu zaitezte Kukutzatik eta animatu barazki bazkari paregabeak probatzera, merkea izateaz gain osasuntsuak baitira. 


Era berean, blogean zehar osasunarekin lotutako beste hainbat gune gaude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario