martes, 30 de noviembre de 2010

Txokolatea, bizi pizgarri preziatua

Dentista, nutrizionista zein kardiologoek maiz kritikatu duten produktua da txokolatea, eta honengatik, debekatutako fruitu gisa ezagutu dugu urtetan zehar. Hala ere, gaur egun, jakina da, txokolatearen osagarri asko mesedegarriak direla gure osasunerako.
Antidepresioa zein lasaigarria da, txokolateak burmuineko kimikan eragin dezakeelako beherakadei aurre eginez. Hau kontsumitzean insulinak gora egiten du. Honek odoleko aminoazidoak muskuluetara bidaltzen ditu, triptofanoa izan ezik, hau garunera baitoa. Honela, txokolatea kontsumitu duen pertsonak lasaitasun zentzazio bat sumatuko du bere barnean.

Pizgarria ere bada txokolatea. Bai, kafeina eta metilxantinak dituelako. Metilxantina da, azido urikoaren oxidazioa ekiditen duen sustantzia eta ezaugarri pizgarriak ditu. Azkenik esango dut, txokolatea bihotzerako ere ona dela. Estatu Batuetako Harvard unibertsitatean egindako ikerketetan ikusi da, ardoak bezala, txokolateak ere fenol oxidaezinak dituela organismoa, bihotz gaitzetatik babesteko. 

Beraz, txokolateak 600 sustantzia kimiko inguru ditu, batzuk sendagarriak dira, kantzerra zein bihotzeko gaitzak ekidin ditzakete. Hala ere, jende askok, produktu bikain hau kontsumitzean ez du kontzientzia lasai izaten, 20gramok 106kaloria baititu. Honen aurrean, gizartea txokolatea kontsumitzera bultzatzen dut, osasuna, estetikaren aurretik baitago.

lunes, 29 de noviembre de 2010

Gazte Etorkinak

Jon Murelagaren klasean, soinuen bidez, gazte etorkinen audio bat egin dugu bukaerako lan bezala. Nire taldean Josune Martinez, Nerea Arcelus eta Ni egon gara, eta hau da gure lana:

viernes, 26 de noviembre de 2010

Sukaldaritza ere begien zaindari


Begiak, organu oso garrantzitsuak dira. Adituen esanetan, begiko muskulo guztiak etengabeko mugimenduan daude hiru funtzio betez, guk ikusi ahal izateko: Eremu bizialaren azterketa, begiko ninia ireki eta ixtea eta argi ikustea ahabidetzea. Begietako gaitzen artean ditugu, konjuntibitisa, kataratak, glaukoma, bizitasun bisualaren galera, betsarearen degenerazioa eta gaueko itsumena.

Guzti hauei aurre egiteko, sukaldaritza lagungarria zaigu, izan ere, begietako gaitzak eta sukaldaritza oso lotuak baitaude. Betidanik jakin dugu azenaorioa oso osasuntsua dela begietarako, baina badaude beste hainbat produktuere. Besteak beste, “Duraznoa” eta espinaka. 

“Duraznoaren” kontsumoak ikusmena hein onean mantentzen du eta begiradari disdira eta gardentasuna gehitzen die. Hau gertatzen da, fruta honek duen bitamina A kantitate handiagatik eta dituen gainontzeko bitamina eta mineralen laguntzagatik.Azenaorioa oso erabilgarria da begi niniaren eta begiaren eraitasunetan, baita azalerako, kantzerra aurrezaintzeko, gastritiserako,… Egokiena gordinik jatea da, esaterako entsaladan eta limoiarekin prestatua. Egozterakoan, sapore gozoagoa izaten du eta modu honetan ere, betakarotenoak mantentzen ditu.Espinakek muskuluak indartzeaz gain, betsarea zaintzen dute. Hala ere, jaki gehiagok ere, laguntzen dute begiaren funtzioak indartzerakoan. 

Guzti hau ikusita, gomendagarria da, produktu hauek kontsumitzea. Gainera, ez ditugu bakarrik jan behar, hainbat errezetetan lagungarri bezala gehitzea besterik ez dugu.

Sexuarekin lotutako irudien tratamendua

Sexuarekin lotutako irudien tratamendua


Sexuaren trataera duten iragarkien  lan bat egin dut Santiren klaserako. Aukeratutako argazkia trataera sexistaduna da, Suit Supply arropa markak eginako kanpainan agertua. Goian, Power Point bidez egindako aurkezpena duzue.

Michelin izarrak 2011

Michelin izar ugari banatu dira Euskal sukaldaritzaren munduan gaur. Enero Atxa izan da sarituetako bat, Larrabetzuko bere Azurmendi jatetxearekin. Honi, bi izar eman dizkiote eta Donostiako Mirador de Ulia jatetxeak izar bat jaso du ere. 

Martin Berasategik protagonismo handia izan du gaurkoan, bere zazpigarren Michelin izarra lortu baitu, bere Sevillako Santo Hotel Catedral jatetxeari eman zaiona. Aurretik, hiru eskuratu zituen Lasarten duen jatetxeak, bi Bartzelonakoak eta bat Tenerifekoak.
Espainia eta Portugaleko Michelin gida aurkeztu da beraz gaur, Donostiako Maria Cristina Hotelean. Nobedadea izan da Donostian aurkezpena egitea, aurreneko aldiz izan baita Madriletik kanpo. Bertara gerturatu dira Patxi Lopez lehendakaria, Bernabe Unda Industria sailburua, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Odon Elorza Donostiako alkatea.

Euskal Sukaldaritzak beraz, berriro ere, agerian utzi du bere kalitatea eta gustu ona. Honek duen garrantziarekin, izan ere, Michelin izarrek erakargarritasuna gehitzen baitiote jatetxeei eta horrela Euskal sukaldaritza sustatzea lortzen da besteak beste. Baina berrikuntza guzti hauen berri izango dugu Michelin gida berria eskuetan izatean.

lunes, 22 de noviembre de 2010

Aste gastronomikoa Donostian

 Bart, Donostiako aste gastronomikoenari hasiera eman zitzaion. Aste honek azaroaren 24an amaituko da, nazioarteko kongresuaren ospakizuna bukatzearekin batera. Hau baita, aste gastronomito honen zergati nagusia. Kongresuan, Espainia eta Portugaleko “Michelin” gida berria aurkeztuko dute, eta bertara New Yorkeko sukaldari honerenetarikoak gerturatuko dira. Kongresu hau, normalean Madrilen egiten bada ere, gaurkoan Donostian egingo da, Hau baita Michelin izar gehien dituen hiria. Kongresuaren ekitaldiak, beraz, azaroaren 21etik 24ra Kursaalen egingo dira. Bertara hainbat euskal sukaldari hurbilduko dira, kongresuaren aurkezpenera bezala, bertan egon baitziren, Martin Berasategui, Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz eta Elena Arzak, aurreko ostiralean. 

Atzoko sainan, sei sukaldari gaztek, haien errezetak erakutsi nahi izan zizkieten kaleko jendeari eta beraz, 10 minututan prestatu daitezkeen errezetak, zein hozkailuko ohiko produktuekin egin daitezkeenak azaldu dituzte. Beraz, kaleko jendeari zuzendutako zaioa izan zen atzokoa, ez sukaldari finei begirakoa.

Euskadi Dastazazu lelopean arituko dira hurrengo egunetan Kursaalen Ferrán Adriá buru izango delarik. Berezitasunen artean, Gaur Karlos Argiñanori egingo zaion omenaldia dago. Baina oroorrean hitzaldiak eta errezetak izango dira nagusi lau egun hauetan, “Gin Tonic” zein parrila lehiaketekin batera besteak beste.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Jaki ekologikoak gugandik hurbil


Gero eta jende gehiagok du jaki ekologikoak kontsumitzeko nahia. Gauzak horrela, hainbat baserritan martxan jarri dira, eta produktu ekologiko ezberdinak etxez etxeko banaketaren bidez, kontsumitzaileengandik hurbil usten dituzte. Kontsumo taldeak sortzen dira, eta hauei produktuen banaketa egiten zaie, etxera, gaztetxeetara, edota edonora. EHNE sindikatua da proiektu honen  atzean dagoen erantzulea.


Eskeinitako jakien artean, barazkiak, okela, esnekiak, lekadunak eta fruta egoten dira. Guztiz ekologikoak dira eta kontsumitzerakoan, faktore hau oso nabaria da. Esaterako, barrazkilo, zizare eta bestelako animalitxoak topa ditzakegu garbitzerakoan eta egozterakoan, denbora gehiagoren beharra dute.Gainera, saporean diferentzia nabaria da, kalitatea asko igotzen da.
Kontsumo talde hauen bidez EHNEk bilatzen duena da, jendeak ikustea, ia salneurri beragatik hobe jan dezakegula. Gainera, baserritarren artean ohitura hau zabaltzea bilatzen du. Hau da, talde txiki batzuentzat ekologikoki produzitzea, transgenikoak erabiliz, supermerkatu handi bat hornitzea baino.

viernes, 5 de noviembre de 2010

Osasunari begira

Gaur egungo gizartean arazo nabariak ikusgai geratzen dira elikaduraren esparruan. Janari arina “Comida Basura” bezala ezagutzen dugun hori, gero eta hedatuagoa dago egunerokotasunean eta jende asko ez da ohartu ere egiten elikadura honek eragin ditzakeen kalteetaz. 

Janari arinak, orokorrean, koipe, gatz, azukre... kantitate handiegia du eta elikagai gehigarriak ere, (aditiboak), esaterako, “glutamato monosodikoa” (saporea eransteko) eta “tartrazina” (kolorantea).
Gainera produktu hauek, tabako edo drogek besteko menpekotasuna eragin dezakete, Nature aldizkariak arratoiekin egindako ikerketa baten esanetan. Jakina da, menpekotasuna duten pertsonetan, garunak esperientzia positiboak gogoratzeko gaitasuna galtzen duela; eta berdina gertatu zen esperimentuko arratoiekin.

Gauzak honela, jendeak gehiago pentsatu beharko luke zer daraman ahora, eta kasu honetan, denbora aurrezteak osasun arazoak ekar ditzazkeela. Honen inguruko informazio gehiago eta argiagoa eskuratzeko , nire proposamena Super size me dokumentala ikustea da. Bertan, argi ikusten da janari arinak eragin ditzazkeen gaitzak. 

Istripua




Hau da, Audacity programa erabiltzen ikasteko Izaro Mendieta eta nik egindako hasierako lana.

martes, 2 de noviembre de 2010

Frijitu gabeko patata frijituak

Gaurkoan errezeta berezi baten berri emango dizuet, erregosi gabeko patata erregosiak. Nori ez zaizkio patata frijituak gustatzen? Baina maiz hauek jatea debekatua egoten da, bai kaloriengatik, gaixotasunengatik, jaten duguna zaintzen ari garelako edota dieta bat burutzen dugulako.
 
Jaki hau prestatzeko era berri honek baieztatzen digu kaloria gutxiago izango dituztela patatek eta osasuntsuagoak izango direla guretzat. Ohikoak bezain kirriskatsu eta zaporetsuak dira, honela eguneroko plateretan erabili dezakegun lagungarria bilakatu daitekeelarik.

Osagaiak:

-       Kilo bat patata
-       Baso ½ ur
-       Baso baten 1/4 a oliba olio
-       2 koilarakada oregano
-       koilarakada ½ gatz
  
Prestaketa: 

Ondo garbitu patatak eta azalarekin sukaldatu sardexka batez sastatu daitezkenerarte. Hozten utzi eta ondoren azala kendu. Xaflatan, makiltxitan edo lauki txikitan moztu (norberak bere gustura).


Ondore, irabiatu likuadoran olioa, gatza eta oreganoa, ondo nahastuak egon arte. Busti patata zatiak likido honetan. Gurinarekin igurtzitako molde batean jarri patatak, eta euren artean espazio apur bat utzi. Labean sartu urreztu harte eta azkenik,  mahaian gozatu.