viernes, 26 de noviembre de 2010

Michelin izarrak 2011

Michelin izar ugari banatu dira Euskal sukaldaritzaren munduan gaur. Enero Atxa izan da sarituetako bat, Larrabetzuko bere Azurmendi jatetxearekin. Honi, bi izar eman dizkiote eta Donostiako Mirador de Ulia jatetxeak izar bat jaso du ere. 

Martin Berasategik protagonismo handia izan du gaurkoan, bere zazpigarren Michelin izarra lortu baitu, bere Sevillako Santo Hotel Catedral jatetxeari eman zaiona. Aurretik, hiru eskuratu zituen Lasarten duen jatetxeak, bi Bartzelonakoak eta bat Tenerifekoak.
Espainia eta Portugaleko Michelin gida aurkeztu da beraz gaur, Donostiako Maria Cristina Hotelean. Nobedadea izan da Donostian aurkezpena egitea, aurreneko aldiz izan baita Madriletik kanpo. Bertara gerturatu dira Patxi Lopez lehendakaria, Bernabe Unda Industria sailburua, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Odon Elorza Donostiako alkatea.

Euskal Sukaldaritzak beraz, berriro ere, agerian utzi du bere kalitatea eta gustu ona. Honek duen garrantziarekin, izan ere, Michelin izarrek erakargarritasuna gehitzen baitiote jatetxeei eta horrela Euskal sukaldaritza sustatzea lortzen da besteak beste. Baina berrikuntza guzti hauen berri izango dugu Michelin gida berria eskuetan izatean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario