Jaki hau prestatzeko era berri honek baieztatzen digu kaloria gutxiago izango dituztela patatek eta osasuntsuagoak izango direla guretzat. Ohikoak bezain kirriskatsu eta zaporetsuak dira, honela eguneroko plateretan erabili dezakegun lagungarria bilakatu daitekeelarik.
Osagaiak:
- Kilo bat patata
- Baso ½ ur
- Baso baten 1/4 a oliba olio
- 2 koilarakada oregano
- koilarakada ½ gatz
Prestaketa:
Ondo garbitu patatak eta azalarekin sukaldatu sardexka batez sastatu daitezkenerarte. Hozten utzi eta ondoren azala kendu. Xaflatan, makiltxitan edo lauki txikitan moztu (norberak bere gustura).
Ondore, irabiatu likuadoran olioa, gatza eta oreganoa, ondo nahastuak egon arte. Busti patata zatiak likido honetan. Gurinarekin igurtzitako molde batean jarri patatak, eta euren artean espazio apur bat utzi. Labean sartu urreztu harte eta azkenik, mahaian gozatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario