viernes, 15 de octubre de 2010

Algortako auzokideek Getxo Antzokiaren proiektua eraberritzea lortu dute

Algortan eraikiko den Getxo Antzoki berriaren obrak aurrera diraute zenbait aldaketarekin, izan ere, arkitektoak hasierako proiektua aldatu behar izan baitu auzokideen kexak zirela medio. Honela, bi eraikinetako baten dimentsioak txikitu behar izan ditu.



Hasiera batean Getxo Antzokiaren proiektua izango zenak aldaketak pairatu behar izan ditu. Auzokide, asoziazio ezberdineak, zein udal alderdi politiko ugariren protestak kontuan hartuz, Luis María Uriarte arkitektoak eraikina moldatu behar izan du momentuko eskaerei erantzunez eta agerian geratu diren proposameneni erreparatuz.
Eraikin berriaren tamaina zein inpaktu bisuala gutxitu egingo dira, honela inguruko etxeekiko bereizketa hain nabaria izango ez delarik eta Algortako hiri profila mantendu ahal izateko. Hau ez da aldaketa bakarra izan. Eraikinaren estetika ere dezente aldatu da, gehienbat Bilboko portura ematen duen aldean. Aurrealde jarrai eta sinple batetik, kristalezko poliedro batera pasa da zeinek egungo faro ikusgarri baten antza duen, eta eguzkiaren sarrera ahalbidetuko du antzoki berriaren barrualdera. Beste berriketetako bat lurrazpiko parking baten eraiketa izango da, egoile zein antzokiko erabiltzaileei zuzendua. Parking hau San Nikolas plaza azpian eraikia izango da, egun bizi diren aparkaleku arazoei aurre egiteko.
Beraz, aldaketa nabariak emango dira Algorta erdialdean, baina Getxon arte eszenikoetarako eta Musika Eskolarako espazio bat egongo da. Bi hauen bitartez, kulturaren ikuspegia zabaltzea espero da Algortan, eta obrak lehen bait lehen  bukatzearen nahia kaleetan entzuteko aukera du edonork.

No hay comentarios:

Publicar un comentario