lunes, 17 de enero de 2011

Amaiurren azken agurra Kukutza gaztetxean


Azken agurra eman zieten Amaiur taldeko kideek haien entzule fidelei aurreko larunbatean, urtarrilaren 15ean kukutzako gaztetzean. 2002an sortu zen taldea eta hasieratik euren musika propioa landu zuten beste hainbat abesti ezagunekin batera. 2003an erromeriak eskeiniz eman zuten urtea eta urte berean, abeslari aldaketa egin eta egun ezaguna den Naroa Gaintza taldean parte hartzera pasa zen. Urtetan zehar gure herriko plazak alaitu zituzten eta 2006an Ikasle eguneko abestia grabatzeko aukera ere izan zuten; Urtez Urte Tantaz Tanta kantuarekin.

Betiko martxan jarraitu dute asteburu honetararte, erromeriak eskeiniz eta nola ez, jende mordía eurenganatuz, beti ere lema berdina aurrera eramanez: indarra, jaia, dantza eta borroka. Aldarrikapena, ohiua, Euskal Herriak arlo guztietan bizi dituen bidegabekeriak salatu dituzte, hizkuntza eskubideak defendatuz eta herri mugimendua jorratuz. 

Egindako lanagatik eta euskararen alde burututako borroka fina direla medio, nik ere, esparru txiki honetatik azken txaloa eskeintzen diet Amaiurreko oraingo eta iraganeko taldekide guztiei.


No hay comentarios:

Publicar un comentario