lunes, 14 de febrero de 2011

Badator Herri Urrats!


Maiatzaren 8an izango da Senperen, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa. Aurten eguraldiaren aldetik zorte handiagoa izatea espero dute. Joan den urtean euriak jaia zeharo zapuztu baitzuen. Honen aurrean, Seaska elkarteko zuzendariak, eskerrak eman ditu aurreko urtean jasotako ekarpenengatik, baina ekarpen horiek urterokoak izan behar direlakoan dago eta ez euriak egindako sarraskagatik soilik, honela irakasle gehiago izateko aukera egongo baita.

Berri Txarrak taldea arduratu da aurtengo Herri Urratsen kantaz, non Sustrai Colina bertsolariaren hitzak bildu diren eta era berean, Izate taldeko Claire Lacarren koruak. Gorka Urbizuk, Berri Txarrakeko abeslariak esandakoaren arabera, kanta erraza bezain indartsua da, honelako pasarteak dituelarik : “ Laku bat munduan amets egiteko. Mundu bat lakuan Itxaso izateko”.

Festaren irudia eta leloa Abadiñoko Di-Da komunikazio enpresak sortu du. Leloa “laku bat munduan” izango da eta honen zein irudiaren bidez aditzera eman nahi izan da, Senperek euskararekiko duen konpromesua. Era berean, euskara oraindik ere erabiltzen ez duten pertsonei deia egin zaie hizkuntzari aukera bat eman diezaioten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario