jueves, 17 de febrero de 2011

Euskarazko hedabideen ahotsa

Krisi garaia zein komunikabideek bizi duten egoera malkartsua kontuan izanik, euskarazko hedabide pribatuek, erakunde publikoei konpromesu handiagoa eskatu diete etorkizunera begira. Izan ere, egoera hauen aurrean, euskarazko hedabideak lagundu beharrean, laguntzak murriztu baitituzte. Beraz, konpromesuen artean, laguntza ekonomiko gehiago eta publizitatea areagotzea aldarrikatu dute.

Euskal Herriko 80 hedabide baino gehiagok parte hartu zuten Donostian, otsailaren 15ean izandako bilkura edota eskaera honetan eta besteak beste, bertan izan ziren, BERRIA, Argia, Goiena, Entzun!, Topagunea, Bilbo Hiri Irratia, Gaztezulo, Euskal Irratiak, Sustatu.com, Zuzeu.com. , Hamaika Telebista zein Antxeta Irratiaren hainbat ordezkari.


Jasone Mendizabal Topaguneko lehendakariak hartu zuen hitza deialdian, azpimarratuz, euskarazko hedabideek sektore zabal eta bizi bat betetzen dutela euskal gizartean eta hau ere, industria sektore gisa hartu beharrekoa dela. Era berean, adierazi zuen, euskarazko hedabideak euskararen normalizaziorako eragile nagusietakoak direla eta beraz, hauek ez direla baztertu behar. Diru laguntzak jasotzen dituztela onartu zuen, baina ez beti. Beraz, normalizazio baten alde egiten dute, merkatu parametro hutsetan bizirik irauterik ez dutelako eta funtzio publiko ordezkaezina betetzen dutelako.

Beraz, guzti honekin bat egitekotan naiz, gaurkoan. Agerian baitago, euskarazko hedabideek gizartean duten eragina eta nola ez, euskararen normalizazioan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario