Mostrando entradas con la etiqueta osasuna eta jakiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta osasuna eta jakiak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Kukutzako barazki jantoki herrikoia

Bilboko Errekalde auzoan kokatua dagoen Kukutzako gaztetxeak, hainbat ekintza interesgarri burutu ditu azken urteetan. Hauen artean dago jantoki barazkijale herrikoia sortzearen proiektua. Ireki bezain pronto, berehalako arrakasta izan zuen jantokiak, diru gutxiren truke, kalitate oneko jaki landuak dastatzeko aukera baitzegoen. Menuak 5 edota 3 eurokoak ziren eta honela, edonork zuen bertara gerturatu eta jantoki herrikoian bazkaltzeko aukera, dirua ez zelarik oztopo bilakatzen etxetik kanpo eta lagun artean bazkaltzerako orduan. 

Baina azkenik jantokia itxi behar izan zuten, besteak beste, jende faltagatik, ez baitzen egunero jantokian lanean egoteko txandarik lortzen. Hala ere, itxieraren aurrean, erabiltzaileek faltan bota zuten gaztetxeko sukaldea zein sukaldaritza, maiz hurbiltzen baitziren bertara barazki bazkari bat izateko desirarekin eta bueltan joan behar izaten zuten etxera. Beraz, kukutzan proiektuari aukera berri bat ematearen aldeko apustua egin dute. Gauzak honela, urtebetez jantokia itxita egon eta gero, oraingoan lan egiteko prest dagoen talde bat agertu da, behintzat ostiraletan bazkari eta afariak egon daitezen gaztetxean. Gauzak honela, azaroaren 21an, igandea, lan egun bat deitu zuten ,txukuntzen lagundu nahi zuenarentzat, eta azaroaren 26, ostiralean ireki ahal izan zuten jatetxea berriro ere, erabiltzaileen poserako. 

Azaroan hasitako ekintza berri honek abian darrai egun ere, soilik ostiraletan bazkari eta afariak ematen badira ere. Beraz, pasatu zaitezte Kukutzatik eta animatu barazki bazkari paregabeak probatzera, merkea izateaz gain osasuntsuak baitira. 


Era berean, blogean zehar osasunarekin lotutako beste hainbat gune gaude.

martes, 30 de noviembre de 2010

Txokolatea, bizi pizgarri preziatua

Dentista, nutrizionista zein kardiologoek maiz kritikatu duten produktua da txokolatea, eta honengatik, debekatutako fruitu gisa ezagutu dugu urtetan zehar. Hala ere, gaur egun, jakina da, txokolatearen osagarri asko mesedegarriak direla gure osasunerako.
Antidepresioa zein lasaigarria da, txokolateak burmuineko kimikan eragin dezakeelako beherakadei aurre eginez. Hau kontsumitzean insulinak gora egiten du. Honek odoleko aminoazidoak muskuluetara bidaltzen ditu, triptofanoa izan ezik, hau garunera baitoa. Honela, txokolatea kontsumitu duen pertsonak lasaitasun zentzazio bat sumatuko du bere barnean.

Pizgarria ere bada txokolatea. Bai, kafeina eta metilxantinak dituelako. Metilxantina da, azido urikoaren oxidazioa ekiditen duen sustantzia eta ezaugarri pizgarriak ditu. Azkenik esango dut, txokolatea bihotzerako ere ona dela. Estatu Batuetako Harvard unibertsitatean egindako ikerketetan ikusi da, ardoak bezala, txokolateak ere fenol oxidaezinak dituela organismoa, bihotz gaitzetatik babesteko. 

Beraz, txokolateak 600 sustantzia kimiko inguru ditu, batzuk sendagarriak dira, kantzerra zein bihotzeko gaitzak ekidin ditzakete. Hala ere, jende askok, produktu bikain hau kontsumitzean ez du kontzientzia lasai izaten, 20gramok 106kaloria baititu. Honen aurrean, gizartea txokolatea kontsumitzera bultzatzen dut, osasuna, estetikaren aurretik baitago.

viernes, 26 de noviembre de 2010

Sukaldaritza ere begien zaindari


Begiak, organu oso garrantzitsuak dira. Adituen esanetan, begiko muskulo guztiak etengabeko mugimenduan daude hiru funtzio betez, guk ikusi ahal izateko: Eremu bizialaren azterketa, begiko ninia ireki eta ixtea eta argi ikustea ahabidetzea. Begietako gaitzen artean ditugu, konjuntibitisa, kataratak, glaukoma, bizitasun bisualaren galera, betsarearen degenerazioa eta gaueko itsumena.

Guzti hauei aurre egiteko, sukaldaritza lagungarria zaigu, izan ere, begietako gaitzak eta sukaldaritza oso lotuak baitaude. Betidanik jakin dugu azenaorioa oso osasuntsua dela begietarako, baina badaude beste hainbat produktuere. Besteak beste, “Duraznoa” eta espinaka. 

“Duraznoaren” kontsumoak ikusmena hein onean mantentzen du eta begiradari disdira eta gardentasuna gehitzen die. Hau gertatzen da, fruta honek duen bitamina A kantitate handiagatik eta dituen gainontzeko bitamina eta mineralen laguntzagatik.Azenaorioa oso erabilgarria da begi niniaren eta begiaren eraitasunetan, baita azalerako, kantzerra aurrezaintzeko, gastritiserako,… Egokiena gordinik jatea da, esaterako entsaladan eta limoiarekin prestatua. Egozterakoan, sapore gozoagoa izaten du eta modu honetan ere, betakarotenoak mantentzen ditu.Espinakek muskuluak indartzeaz gain, betsarea zaintzen dute. Hala ere, jaki gehiagok ere, laguntzen dute begiaren funtzioak indartzerakoan. 

Guzti hau ikusita, gomendagarria da, produktu hauek kontsumitzea. Gainera, ez ditugu bakarrik jan behar, hainbat errezetetan lagungarri bezala gehitzea besterik ez dugu.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Jaki ekologikoak gugandik hurbil


Gero eta jende gehiagok du jaki ekologikoak kontsumitzeko nahia. Gauzak horrela, hainbat baserritan martxan jarri dira, eta produktu ekologiko ezberdinak etxez etxeko banaketaren bidez, kontsumitzaileengandik hurbil usten dituzte. Kontsumo taldeak sortzen dira, eta hauei produktuen banaketa egiten zaie, etxera, gaztetxeetara, edota edonora. EHNE sindikatua da proiektu honen  atzean dagoen erantzulea.


Eskeinitako jakien artean, barazkiak, okela, esnekiak, lekadunak eta fruta egoten dira. Guztiz ekologikoak dira eta kontsumitzerakoan, faktore hau oso nabaria da. Esaterako, barrazkilo, zizare eta bestelako animalitxoak topa ditzakegu garbitzerakoan eta egozterakoan, denbora gehiagoren beharra dute.Gainera, saporean diferentzia nabaria da, kalitatea asko igotzen da.
Kontsumo talde hauen bidez EHNEk bilatzen duena da, jendeak ikustea, ia salneurri beragatik hobe jan dezakegula. Gainera, baserritarren artean ohitura hau zabaltzea bilatzen du. Hau da, talde txiki batzuentzat ekologikoki produzitzea, transgenikoak erabiliz, supermerkatu handi bat hornitzea baino.

viernes, 5 de noviembre de 2010

Osasunari begira

Gaur egungo gizartean arazo nabariak ikusgai geratzen dira elikaduraren esparruan. Janari arina “Comida Basura” bezala ezagutzen dugun hori, gero eta hedatuagoa dago egunerokotasunean eta jende asko ez da ohartu ere egiten elikadura honek eragin ditzakeen kalteetaz. 

Janari arinak, orokorrean, koipe, gatz, azukre... kantitate handiegia du eta elikagai gehigarriak ere, (aditiboak), esaterako, “glutamato monosodikoa” (saporea eransteko) eta “tartrazina” (kolorantea).
Gainera produktu hauek, tabako edo drogek besteko menpekotasuna eragin dezakete, Nature aldizkariak arratoiekin egindako ikerketa baten esanetan. Jakina da, menpekotasuna duten pertsonetan, garunak esperientzia positiboak gogoratzeko gaitasuna galtzen duela; eta berdina gertatu zen esperimentuko arratoiekin.

Gauzak honela, jendeak gehiago pentsatu beharko luke zer daraman ahora, eta kasu honetan, denbora aurrezteak osasun arazoak ekar ditzazkeela. Honen inguruko informazio gehiago eta argiagoa eskuratzeko , nire proposamena Super size me dokumentala ikustea da. Bertan, argi ikusten da janari arinak eragin ditzazkeen gaitzak. 

martes, 2 de noviembre de 2010

Frijitu gabeko patata frijituak

Gaurkoan errezeta berezi baten berri emango dizuet, erregosi gabeko patata erregosiak. Nori ez zaizkio patata frijituak gustatzen? Baina maiz hauek jatea debekatua egoten da, bai kaloriengatik, gaixotasunengatik, jaten duguna zaintzen ari garelako edota dieta bat burutzen dugulako.
 
Jaki hau prestatzeko era berri honek baieztatzen digu kaloria gutxiago izango dituztela patatek eta osasuntsuagoak izango direla guretzat. Ohikoak bezain kirriskatsu eta zaporetsuak dira, honela eguneroko plateretan erabili dezakegun lagungarria bilakatu daitekeelarik.

Osagaiak:

-       Kilo bat patata
-       Baso ½ ur
-       Baso baten 1/4 a oliba olio
-       2 koilarakada oregano
-       koilarakada ½ gatz
  
Prestaketa: 

Ondo garbitu patatak eta azalarekin sukaldatu sardexka batez sastatu daitezkenerarte. Hozten utzi eta ondoren azala kendu. Xaflatan, makiltxitan edo lauki txikitan moztu (norberak bere gustura).


Ondore, irabiatu likuadoran olioa, gatza eta oreganoa, ondo nahastuak egon arte. Busti patata zatiak likido honetan. Gurinarekin igurtzitako molde batean jarri patatak, eta euren artean espazio apur bat utzi. Labean sartu urreztu harte eta azkenik,  mahaian gozatu.