Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas

lunes, 14 de febrero de 2011

Badator Herri Urrats!


Maiatzaren 8an izango da Senperen, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa. Aurten eguraldiaren aldetik zorte handiagoa izatea espero dute. Joan den urtean euriak jaia zeharo zapuztu baitzuen. Honen aurrean, Seaska elkarteko zuzendariak, eskerrak eman ditu aurreko urtean jasotako ekarpenengatik, baina ekarpen horiek urterokoak izan behar direlakoan dago eta ez euriak egindako sarraskagatik soilik, honela irakasle gehiago izateko aukera egongo baita.

Berri Txarrak taldea arduratu da aurtengo Herri Urratsen kantaz, non Sustrai Colina bertsolariaren hitzak bildu diren eta era berean, Izate taldeko Claire Lacarren koruak. Gorka Urbizuk, Berri Txarrakeko abeslariak esandakoaren arabera, kanta erraza bezain indartsua da, honelako pasarteak dituelarik : “ Laku bat munduan amets egiteko. Mundu bat lakuan Itxaso izateko”.

Festaren irudia eta leloa Abadiñoko Di-Da komunikazio enpresak sortu du. Leloa “laku bat munduan” izango da eta honen zein irudiaren bidez aditzera eman nahi izan da, Senperek euskararekiko duen konpromesua. Era berean, euskara oraindik ere erabiltzen ez duten pertsonei deia egin zaie hizkuntzari aukera bat eman diezaioten.

lunes, 7 de febrero de 2011

Berbaizu Euskara Elkartea


Gaurkoan blog, zein elkarte baten berri ematera noakizue, Berbaizu Euskara Elkartearena hain zuzen ere. Elkarte honek euskararekiko lotura zuzena du eta bere eginkizunak euskara, mantentzea, zabaltzea sustatzea zein indartzea dira. Egoitza Deustuko Ramón y Cajal kaleko 42 zenbakian dago, baina bertara gerturatzeko aukerarik ez duenarentzat, interneten www.berbaizu.org helbidean, euren bloga ikusgai dago.

 Bloga aztertzen ohartu naiz Deustuko euskararen erabileran gaineko kezka handia duela elkarteak baina era berean, beste hainbat informazio erakargarri ikusi ahal ditugu Deustuko auzoarekin zerikusirik ez dutenak.
Esaterako, Euskarazko hedibedeen inguruko editorial bat irakur daiteke, non azpimarratzen da,  azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena euskarazko hedabideei begira. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen diztuztelako euskarazko hedabideak, 2008an Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketa baten arabera. 
Aurkitu dudan beste argitalpen interesgarri eta bitxi bat izan da, Cadaqueseko L´Estable jatetxearen ingurukoa. Bertan eguneko menua zein jakien karta, euskaraz aurkitzen baitugu! Honen aurrean, Berbaizuk aldarrikatzen du, ea nola den posible Gironako kostaldean euskara aurkitzea jatetxeetako menuetan eta Euskal Herrian ez. 

Baina beste hainbat albiste interesgarri aukituko dituzue blog honetara sartuz gero eta era berean, Berbaizu elkarteak aurrera eramandako hainbat ekintzaren berri izango duzue, besteak beste, sagardotegietara egindako irteerak, lehiaketak, bertso saioak, sari banaketak… Beraz, zer esanik ez dago, bertara sartzera animatu eta gozatu euskarazko informazio berezi hauetaz.
 

 

jueves, 3 de febrero de 2011

Euskara burtsa arlora zabalduz


Euskarak garapen handi izan du urteetan zehar eta emandako aurrerapausuen artean, euskara alor guztietara zabaltzea bilatzea izan da hainbat urtetan. Honen adibide dira, Hiztegi Batua, Euskalterm, Oinarrizko Hiztegi Juridikoa, EITBren glosarioa, EHUren Terminologia Datu-Basea, Zuzenbide Hiztegia (Deustu), Administrazio Sanitarioko hiztegia, Psikopatologiako hiztegia, Medikuntza hiztegi terminologikoa… bezalako terminologia hiztegiak.  Hauen bidez jakin dezakegu, euskararen erabilera nolakoa izan behar den lan esparruaren edota arlo ezberdinen arabera.  Ez baitira termino berdinak erabiltzen komunikabideetan edo medikuntza zein zuzenbidean.

Hala ere, aro batzuk bigarren maila batean geratu dira garapen prozesu honen barnean, besteak beste,  burtsa gaineko informazio egokia ematerako orduan. Baina gaurkoan, arazo honi aurre egieko irtenbidea zabaltzen dizuet. Izan ere,  EITBko euskararen sailak hainbat aholku agitaratu baititu burtsaren gaineko informazioa argitaratzerako orduan praktikan jarri ahal izateko. Artikuluan egitura baliagarriak azaltzeaz gain, ohiko akatsak nola zuzendu erakusten dute.

Aholkuen artean indize eta baloreen aipua dugu. Bertan irakur daiteke, indize eta baloreen izenak izen nagusiak direla: Ibex 35, Nikkei, Dow Jones, Nasdaq, NH Hoteles, Telefónica Móviles, Vallermoso, ENAGAS. Horrenbestez, artikulu barik deklinatu behar ditugula, era honetan: Ibex 35, Ibex 35ek, Ibex 35i, Ibex 35en...Indize batzuen izenean etiketa moduko bat ageri dela ere aipatzen da, indizea zein arlori dagokion azaltzeko: Ibex-Finantzak, Ibex-Baliagarriak, Ibex-Industria eta Besteak. Halako izenak honela deklinatzen dira:Ibex-Finantzetakoa bost puntu igo da, edota Ibex-Baliagarrietakoak bost puntu galdu du.

Hala ere, hauetaz gain beste hainbat aholkuren berri eman digute EITBn eta beraz, idatzitakoari erreparatzea gomendatzen dut, maiz komunikazioaren arloan burtsak ere garrantzia baitu.

martes, 1 de febrero de 2011

EHEk manifestazio nazionala deitu du Otsailaren 12rako

Euskal Herrian Euskaraz-ek manifestaldi nazionala deitu du otsailaren 12rako. Manifestaldia Donostiako Bulebarretik aterako da arratsaldeko 17:00etan “Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!” lelopean.

Bestalde, urtarrilaren 28an, hainbat euskaltzalek eta norbanakok EHEk Otsailaren 12rako deitutako martxari babesa agertu zioten eta manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu zuten Miramarren egindako agerraldian. Bertara gerturatu ziren besteak beste, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi- hizkuntzalari eta idazlea, Gotzon Barandiaran idazlea, Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea, Igone Lamarain EHEko kidea, Joseba Alvarez ezker abertzaleko kidea, Jose Mari Agirretxe Porrotx pailazoa eta Iban Arregi BERRIA Taldeko ordezkaria. Baina 500 bat pertsona izan dira deialdiari atxikimendua eman diotenak.

Agerraldian, EHEko kide Igone Lamarainek eta Gotzon Barandiaran idazleak hartu dute hitza, esanez, euskarak lehentasuneko estatusa behar duela Euskal lurralde guztietan. Bestalde, EHEk Manifestaldia eta gero Txillardegiri egingo dion omenaldia gogoratu dute. Izan ere, EHEen sortzaileetariko bat izan baitzen Txillardegi eta herri mugimendu zein euskalgintzan lan fina egindakoa.

lunes, 31 de enero de 2011

“Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz”

“Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz”  izenarekin argitara emango da ostegun honetan, Otsailaren 3an, Euskal Herrian Euskaraz erakundearen dokumentala. “Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz” lana erakundearen 30. Urteurrena dela medio egin dute eta osteguneko lehen emanaldiaren hitzordua 19:00etan izango da Bilboko Burtsa eraikinean.

EHEk 2009ko azaroaren 4ean 30 urte bete zituen. Txalotzeko lana egin du herri mugimenduko eragile euskaltzale honek 1979an Lesakako zinema aretoan zenbait euskaltzale bildu eta herri euskaldun bat sortzearen borondatea agertu zutenetik. Hala ere, bide luze horretan, hainbat euskaltzalek parte hartu dute, EHEko kideez gain eta horregatik, dokumentalean hauetariko askoren bizipenak eta gogoetak biltzen ditu. Honela, iragana zein etorkizuna batu dituzte egindako lanaren islara gisa. 

Gauzak horrela, EHEk deialdi hau zabaldu nahi die eusklatzale talde zein norbanakoei eta nola ez, euskararekiko konpromesua duen orori. Ikuskizuna eta gero zuzendaria egongo da bertan hitzaldi txiki bat eskeiniz ondoren, luntx bat presta da ere. Beraz, solasaldi paregabea izango da euskararen inguruko hausnarketa egiteko. Animatu eta gerturatu Bilboko Burtsa eraikinera!

Hemen duzue dokumentala ikusgai
 

Badator 17. Korrika


Apirilaren 7an hasiera emango zaio aurtengo 17. Korrikari Trebiñun, AEK-ren antolakuntzapean. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak bukaera izango du Donostian, lehenik ibilbide luze bat egin eta gero, 11egunez gau eta egun ibiliko baita euskal jendartea, korrikak aurrera eramandako apustuari aurre eginez Euskal Herri osoan zehar.  “Maitatu, ikasi, ari...euskalakari” leloa da aurten AEK-k aukeratetutakoa 2000 kilometroz Euskal Herrian zabaldu dadin, eta Gose taldeari egokitu zaio Korrika 17ren doinua sortzea. 



Korrikaren hasieratik eta amaierara heldu arte, lekukoa eskuz esku pasatuz joango da korrikalarien artean, eta aurten ere, urtero bezela, lekuko horren barruan euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua joango da, momentu horretararte sekretupean mantenduz. 

Korrikak eta AEK-k Euskaltzaindia omenduko dute aurten bere sorreratik 1968an, euskararen egitura linguistikoa eta gramatikala eraikitzen aritzeagatik, baita euskara batuaren arauak zehaztu izanagatik. 

Betidanik AEK-k hainbat egitasmo aurrera eraman ditu eta haien artean kultura bultzatzea dago, beraz, aurten korrika kulturalaren egitasmoa martxan jarri dute zenbait berrikuntzekin. Izan ere, Euskalaklip eta Euskalaketa lehiaketak egingo baitira, beste hainbat ekimenekin batera. Euskalaklipa bideo-laburren lehiaketa izango da eta aldiz, Euskalaketa bakarrizketena. Beste ekintzen artean aurkitzen dira, SEKULA BAI (Antzerkia eta Kabareta nahasten dituen lana. Estreinaldia: Bilbon, Alhondigako Auditoriumean, otsailaren 17an), HURA EZ DA LEKUA (Poesia, musika, pintura eta antzerkia biltzen dituen ikuskizuna. Estreinaldia: Errenterian, Errenteria Hiria Kulturgunean, otsailaren 24an), HILEZINAK (Antzerkia. Estreinaldia: Mungian, Olalde aretoan, martxoaren 4an), GOSE (Musika. Emanaldiak: Aizoain-Iruñea, Bilbo, Miarritze, Trebiñu eta Donostian), BIRIBILKETA, Luma Beltza (Koldo Amestoy ipuin kontalaria. Estreinaldia: Luhoson, Harri-Xuri antzokian, martxoaren 12an), ONGI ETORRI PUPU TA LORE (Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Emanaldiak: Igorre, Zangoza, Errenteria, Izpura eta Arabako Errioxan), XENTIMORIK GABE (Antzerkia eta musika) eta LARRIA, KUTSAKORRA,  MENDEBALEKOA – LKM (Antzerkia). 

Azkenik, aipatzekoa da Korrikan laguntzaile izateko aukera ezberdinak daudela eta hemendik ere deialdia egiten dugula laguntza hoietan parte hartzera. Hemen doakizue informazio osagarria: 
http://www.korrika.org/?page_id=169
http://www.korrika.org/?cat=8


 







lunes, 17 de enero de 2011

Amaiurren azken agurra Kukutza gaztetxean


Azken agurra eman zieten Amaiur taldeko kideek haien entzule fidelei aurreko larunbatean, urtarrilaren 15ean kukutzako gaztetzean. 2002an sortu zen taldea eta hasieratik euren musika propioa landu zuten beste hainbat abesti ezagunekin batera. 2003an erromeriak eskeiniz eman zuten urtea eta urte berean, abeslari aldaketa egin eta egun ezaguna den Naroa Gaintza taldean parte hartzera pasa zen. Urtetan zehar gure herriko plazak alaitu zituzten eta 2006an Ikasle eguneko abestia grabatzeko aukera ere izan zuten; Urtez Urte Tantaz Tanta kantuarekin.

Betiko martxan jarraitu dute asteburu honetararte, erromeriak eskeiniz eta nola ez, jende mordía eurenganatuz, beti ere lema berdina aurrera eramanez: indarra, jaia, dantza eta borroka. Aldarrikapena, ohiua, Euskal Herriak arlo guztietan bizi dituen bidegabekeriak salatu dituzte, hizkuntza eskubideak defendatuz eta herri mugimendua jorratuz. 

Egindako lanagatik eta euskararen alde burututako borroka fina direla medio, nik ere, esparru txiki honetatik azken txaloa eskeintzen diet Amaiurreko oraingo eta iraganeko taldekide guztiei.


Euskararekin ere aurrera begira


Gaurtik eta otsailerarte, Euskarari txoko berezia eskeiniko diot nire blogean. Gauzak honela, euskararen munduarekin zerikusia duten gaiak jorratu nahi ditut edota behintzat, euskara bultzatzeaz arduratzen diren proiektuen berri eman nahiean nabil, Euskara baita gure hizkuntza, Euskal Herriko hizkuntza, eta horregatik dagokion garrantzia onartu behar zaio, bakoitzak ahal duen eran behintzat. Baina zergatik du berezko xarma hori gure hizkuntzak? Bitzia delako akaso? Philum indoeuroparraren barruan sailkatuta ez dagoelako eta Europako mendebaldean izan zen hizkuntza-familia baten azken arrastotzat hartzen delako? Baliteke, baina guretzat hori baino asko ere garrantzitsuagoa da, gure nortasunaren baitan baitago eta eguneroko tresna preziatu  ezinbestekotzat jotzen baitugu. 

Antzina, Errioxan, Kantabrian, Burgosen, Huescan eta Zaragozan ere hedatuta zegoen, eta Akitanian eta Erdialdeko Pirinioetan ere bai. Baina egun bizi duen egoera dela medio, guri dagokigu Euskara zaindu, bultzatu eta urteen poderioz indartzea. Beraz, ni nire blogetik hasiko naiz, eta nola ez, eguneroko bizitzan erabiliz.