Mostrando entradas con la etiqueta Errezetak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Errezetak. Mostrar todas las entradas

jueves, 17 de febrero de 2011

Euskarazko hedabideen ahotsa

Krisi garaia zein komunikabideek bizi duten egoera malkartsua kontuan izanik, euskarazko hedabide pribatuek, erakunde publikoei konpromesu handiagoa eskatu diete etorkizunera begira. Izan ere, egoera hauen aurrean, euskarazko hedabideak lagundu beharrean, laguntzak murriztu baitituzte. Beraz, konpromesuen artean, laguntza ekonomiko gehiago eta publizitatea areagotzea aldarrikatu dute.

Euskal Herriko 80 hedabide baino gehiagok parte hartu zuten Donostian, otsailaren 15ean izandako bilkura edota eskaera honetan eta besteak beste, bertan izan ziren, BERRIA, Argia, Goiena, Entzun!, Topagunea, Bilbo Hiri Irratia, Gaztezulo, Euskal Irratiak, Sustatu.com, Zuzeu.com. , Hamaika Telebista zein Antxeta Irratiaren hainbat ordezkari.


Jasone Mendizabal Topaguneko lehendakariak hartu zuen hitza deialdian, azpimarratuz, euskarazko hedabideek sektore zabal eta bizi bat betetzen dutela euskal gizartean eta hau ere, industria sektore gisa hartu beharrekoa dela. Era berean, adierazi zuen, euskarazko hedabideak euskararen normalizaziorako eragile nagusietakoak direla eta beraz, hauek ez direla baztertu behar. Diru laguntzak jasotzen dituztela onartu zuen, baina ez beti. Beraz, normalizazio baten alde egiten dute, merkatu parametro hutsetan bizirik irauterik ez dutelako eta funtzio publiko ordezkaezina betetzen dutelako.

Beraz, guzti honekin bat egitekotan naiz, gaurkoan. Agerian baitago, euskarazko hedabideek gizartean duten eragina eta nola ez, euskararen normalizazioan.

martes, 14 de diciembre de 2010

Robin Fodeen sukalde txikia



Polemikoa izan da azken aldian ETB 2an eguerditan ikus dezakegun Robin  fooden saioa. Honetan, David De Jorge sukaldariak hainbat erezeta gure esku uzten ditu. Jende askoren esanetan, David De Jorgek, bere jakiak jendearen aurrean eta hauek prestatzen dituen bitartean ez lituzke frogatu behar, beste gauza askoren artean. Hala ere, badago programa oso gustukoa duen jendea ere, izan ere, oso errazak diren platerak prestatzen baititu eta edonoren esku dauden produktuak erabiliz. Bere programa gainera oso gertukoa da eta maiz gonbidatuak izaten ditu bere sukalde txikian, Martin Berazategi esaterako. 
Baina guzti honen adibide argia da jarraian plazaratuko dudan errezeta, hain zuzen ere bere programatik atera dudana.Errezeta honetan Robin Food-ek Iban Yarzarekin batera ogia egiteko era bat aurkezten digu, beraz, errezeta onak izateaz gain, oso erabilgarriak dira gure eguneroko bizitzan.
Errezetaren bideoa hipertestu bezala jarri dut baina jendeari bizita egitea gomendatzen diot: Errezeta. 




martes, 2 de noviembre de 2010

Frijitu gabeko patata frijituak

Gaurkoan errezeta berezi baten berri emango dizuet, erregosi gabeko patata erregosiak. Nori ez zaizkio patata frijituak gustatzen? Baina maiz hauek jatea debekatua egoten da, bai kaloriengatik, gaixotasunengatik, jaten duguna zaintzen ari garelako edota dieta bat burutzen dugulako.
 
Jaki hau prestatzeko era berri honek baieztatzen digu kaloria gutxiago izango dituztela patatek eta osasuntsuagoak izango direla guretzat. Ohikoak bezain kirriskatsu eta zaporetsuak dira, honela eguneroko plateretan erabili dezakegun lagungarria bilakatu daitekeelarik.

Osagaiak:

-       Kilo bat patata
-       Baso ½ ur
-       Baso baten 1/4 a oliba olio
-       2 koilarakada oregano
-       koilarakada ½ gatz
  
Prestaketa: 

Ondo garbitu patatak eta azalarekin sukaldatu sardexka batez sastatu daitezkenerarte. Hozten utzi eta ondoren azala kendu. Xaflatan, makiltxitan edo lauki txikitan moztu (norberak bere gustura).


Ondore, irabiatu likuadoran olioa, gatza eta oreganoa, ondo nahastuak egon arte. Busti patata zatiak likido honetan. Gurinarekin igurtzitako molde batean jarri patatak, eta euren artean espazio apur bat utzi. Labean sartu urreztu harte eta azkenik,  mahaian gozatu.