Mostrando entradas con la etiqueta Ziber medio ereduak eta genero berriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ziber medio ereduak eta genero berriak. Mostrar todas las entradas

lunes, 25 de octubre de 2010

Blogen ondorioak

Urriaren 13an Jesusek 5 blog aztertzeko lana bidali zigun. Nik, Eduardo Angulo, Almudena Cacho, Felix Madero, Agustin Castellote eta Iñaki Cerrajerian blogak aztertu ditut eta jarraian, hauen azterketetatik ateratako ondorioak azalduko ditut.

Eduardo Anguloren bloga oso blog lineala iruditu zait. Ez ditu multimedia elementuak erabiltzen eta horrek, erakargarritasuna kentzen dio blogari. Hala ere, idazteko maiztasunean jarraikortasuna egotean, irakurle fidelak izateko aukera eskuratzen dela esango nuke, honela erakargarritasuna bigarren plano batean geratzen delarik.

Almudena Cachoren bloga aldiz, osatuagoa iruditu zait. Oso maiz erabiltzen ditu multimedia elementuak; bilatzailea du, maiztasuna du idazterakoan eta jorratzen duen gaia (m marteko pertsonaiarekin) erakargarria da benetan irakurlearentzat aipatutako beste elementuekin batera.

Felix Maderoren bloga, Eduardo Angulorena bezala, astunagoa da. Soilik testua ikusten dugu, gainera testua oso pilatua dago eta argazki zein multimedia elementuen erabilera komenigarria izango litzatekeela iruditzen zait. Era berean, blogean idazteko maiztasun falta aipagarria iruditzen zait, izan ere, honela irakurle finkoak izateko aukera urriagoa baita. Bestalde, esan beharra dago, perfila osatuagoa dagoela eta blogeko diseinua ere, bilatzailea duelako, Tag-ak, loturak, etben prersentzia dagoelako.

Agustin Castelloteren blog honek multimedia elementuak ez baditu ere, txukunagoa iruditu zait. Testu ugari dago baina kolore berdea gehitzen dienez tituluei, irakurterraza bilakatzen da. Honek ere jarraikortasun bat du baina uda garaian idatzi gabe ibili da. Diseinuan ere, apainduagoa du bloga, bilatzailea, artziboak…dena kolore berdearekin apainduz. Perfila ere landua du. 
Aztertutako blog guztien artean Iñaki Cerrajeriarena osatuena iruditu zait. kategoria, loturak, izen ematea, artziboa, sekzioak eta azken aipuen atalak benetan osatuak daude eta eguneratuak. Iñaki Cerrajeriak egunero idazten du blogean eta askotan, eguneko 4 sarrera egiteko gai da. Diseinuari begira esan behar da, sinplea izanda ere, egokia dela. Zuria da ia blog guztia, beltzak eta gorriak diren marra batzuk tartekatuz, baina albiste bakoitzak karikatura edo marrazki grafikorenbat duenez, erakargarritasuna gehitzen zaio blogari. Marrazkiez gain, bere post-ek albiste edo gertaeraren azalpena dute. Hala ere, esango nuke jende gehiena marrazkiengatik sartzen dela blog hau bizitatzera eta hori dela komentario gutxi izatearen ondorioa.

Azkenik gehitu nahiko nuke, blog guztiek dutela erakargarria den zerbat. Bati falta zaiona beste elementu batekin konpentzatzen da. Hala ere, argi ikusi ahal izan dut, guztiek hainbat gauza komun dituztela,; artziboak, azken komentarioak, perfila, kategoriak, loturak, izena emateko aukera eta nola ez, eguneroko post-ak.

jueves, 21 de octubre de 2010

Gara, El Mundo eta El Nacional: Ondorioak

Klasean, hiru egunkariren interaktibitatea aztertu dugu. Horretarako koldok plantila bat eman zigun eta era berean, guk hiru egunkari aukeratu behar izan genituen; lehenengoa Euskal Herri mailako, bigarrena Espainiarra eta azkenik nazioartekoa. Nire kasuan, Gara, El Mundo eta El Nacional egunkariak aztertzea erabaki dut klaseko ariketa hau burutu ahal izateko eta jarraian ateratako ondorioak agerian utziko ditut.

Aztertu ditudan hiru egunkarietatik ateratako ondoriorik garbiena litzateke, interaktibitate maila oso ezberdina dela bakoitzean. El Mundo da garatuena interaktibitateari begira. Hemen jendeak interakziorako espazioa du; inkestak daude, foroak eta albisteak komentatzeko txokoa ere. Gainera, kontsumitzaileak feed-ak jaso ahal ditu, albisteak inprimatu, bidali zein gorde egin daitezke; eta chatak zein hedabidearen blogak aurkitu ditzazkegu.

El Nacional-ek ez du hain garatua interaktibitatea. Hemen inkestak eta albisteak komentatzeko aukera dago, baina foro eta lehiaketak ez. Albisteak bozkatu, inprimatu, bidali eta gorde daitezke. Blogak daude baina ez dago chat gunerik.

Gararen da interaktibitate maila bajuena duen hedabidea. Esan daiteke, hemen ez dagoela gizartearen parte hartzea ahalbidetzen duen txokorik. Ez dago inkesta, foro, blog, chat ez lehiaketarik. Normalean ezin da albisteen komentariorik egin. Ezin dira albisteak bozkatu, baina inprimatu daitezke eta era berean bidali zein gorde.

Hiru egunkarietan aurkitu daitezke argazkiak, eta bideoak, soilik El Mundoko irakurleen esku geratzen dira. El Nacional-en parte hartu ahal izateko identifikazioa derrigorrezkoa da eta El Mundo eta Garan ez.

Azkenik eta ondorio orokor bezala, gehitu nahi dut, gaur egungo aro moderno honetan, eta kontuan izanda egunkari gehienek edizio digitala dutela, interaktibitatea landuagoa egotea beharrezkotzat jotzen dudala. Alde handiegia ikusi dut aztertu ditudan hiru egunkarien artean, eta nik esango nuke aldea ezin dela hain bereizia izan.

viernes, 15 de octubre de 2010

Algortako auzokideek Getxo Antzokiaren proiektua eraberritzea lortu dute

Algortan eraikiko den Getxo Antzoki berriaren obrak aurrera diraute zenbait aldaketarekin, izan ere, arkitektoak hasierako proiektua aldatu behar izan baitu auzokideen kexak zirela medio. Honela, bi eraikinetako baten dimentsioak txikitu behar izan ditu.



Hasiera batean Getxo Antzokiaren proiektua izango zenak aldaketak pairatu behar izan ditu. Auzokide, asoziazio ezberdineak, zein udal alderdi politiko ugariren protestak kontuan hartuz, Luis María Uriarte arkitektoak eraikina moldatu behar izan du momentuko eskaerei erantzunez eta agerian geratu diren proposameneni erreparatuz.
Eraikin berriaren tamaina zein inpaktu bisuala gutxitu egingo dira, honela inguruko etxeekiko bereizketa hain nabaria izango ez delarik eta Algortako hiri profila mantendu ahal izateko. Hau ez da aldaketa bakarra izan. Eraikinaren estetika ere dezente aldatu da, gehienbat Bilboko portura ematen duen aldean. Aurrealde jarrai eta sinple batetik, kristalezko poliedro batera pasa da zeinek egungo faro ikusgarri baten antza duen, eta eguzkiaren sarrera ahalbidetuko du antzoki berriaren barrualdera. Beste berriketetako bat lurrazpiko parking baten eraiketa izango da, egoile zein antzokiko erabiltzaileei zuzendua. Parking hau San Nikolas plaza azpian eraikia izango da, egun bizi diren aparkaleku arazoei aurre egiteko.
Beraz, aldaketa nabariak emango dira Algorta erdialdean, baina Getxon arte eszenikoetarako eta Musika Eskolarako espazio bat egongo da. Bi hauen bitartez, kulturaren ikuspegia zabaltzea espero da Algortan, eta obrak lehen bait lehen  bukatzearen nahia kaleetan entzuteko aukera du edonork.