Mostrando entradas con la etiqueta Jatetxeak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jatetxeak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Kukutzako barazki jantoki herrikoia

Bilboko Errekalde auzoan kokatua dagoen Kukutzako gaztetxeak, hainbat ekintza interesgarri burutu ditu azken urteetan. Hauen artean dago jantoki barazkijale herrikoia sortzearen proiektua. Ireki bezain pronto, berehalako arrakasta izan zuen jantokiak, diru gutxiren truke, kalitate oneko jaki landuak dastatzeko aukera baitzegoen. Menuak 5 edota 3 eurokoak ziren eta honela, edonork zuen bertara gerturatu eta jantoki herrikoian bazkaltzeko aukera, dirua ez zelarik oztopo bilakatzen etxetik kanpo eta lagun artean bazkaltzerako orduan. 

Baina azkenik jantokia itxi behar izan zuten, besteak beste, jende faltagatik, ez baitzen egunero jantokian lanean egoteko txandarik lortzen. Hala ere, itxieraren aurrean, erabiltzaileek faltan bota zuten gaztetxeko sukaldea zein sukaldaritza, maiz hurbiltzen baitziren bertara barazki bazkari bat izateko desirarekin eta bueltan joan behar izaten zuten etxera. Beraz, kukutzan proiektuari aukera berri bat ematearen aldeko apustua egin dute. Gauzak honela, urtebetez jantokia itxita egon eta gero, oraingoan lan egiteko prest dagoen talde bat agertu da, behintzat ostiraletan bazkari eta afariak egon daitezen gaztetxean. Gauzak honela, azaroaren 21an, igandea, lan egun bat deitu zuten ,txukuntzen lagundu nahi zuenarentzat, eta azaroaren 26, ostiralean ireki ahal izan zuten jatetxea berriro ere, erabiltzaileen poserako. 

Azaroan hasitako ekintza berri honek abian darrai egun ere, soilik ostiraletan bazkari eta afariak ematen badira ere. Beraz, pasatu zaitezte Kukutzatik eta animatu barazki bazkari paregabeak probatzera, merkea izateaz gain osasuntsuak baitira. 


Era berean, blogean zehar osasunarekin lotutako beste hainbat gune gaude.

viernes, 29 de octubre de 2010

New Yorkeko Basque tabernak bere ateak ireki ditu

Urriaren 9an ireki zituen ateak New Yorkeko Seigarren etorbideko Basque tabernak. Hemen, New Yorktarrek Bizkaiko sukaldaritzaz gozatzeko aukera izango dute saltokia eta Foru Aldundiaren arteko hitzarmenari esker.
Daniel Garcia sukaldariak izan zuen irekiera gaueko afaria prestatzeko pribilegio edo lehentasuna, eta hiritaren aldetik, 150 pertsona aukeratu ziren lehen agerraldi honetan parte hartzeko. Lehen afari honetan, Daniel Garciak menu oso landua prestatu zuen: berrugeta solomoak plantxan, usakumea bost egosketara, ostra kirriskatsuak mami karraskatsuen gainean, txakolin kroketak, ahate-gibel kopa tenpranilloarekin, zigala errea mitxoleta haziarekin, gazpatxoa abakandoarekin eta sagar erre izozkia gazta saltsarekin.

Bi hilabetero Bizkaiko 13 sukaldari arduratuko dira Basque tabernan eskeiniko diren jardunaldietaz. Gainera, New Yorkeko jatetxeko sukaldariak Euskal Herrian egon dira, eta bertako jatetxeak bisitatu dituzte, nondik norakoak ezagutzeko. Hala ere, bi hilabeteroko jardunaldie esker haien formakuntza lantzen jarraitu ahalko dute.

 Proiektuan parte hartu duten sukaldari askok diote, aduana murrizketa arazoa izango dela euskal produktuak New Yorkera eramateko orduan, eta horregatk, jakiak Estatu Batuarren gustuetara egokituak egongo direla.  Baina Daniel Garciak azpimarratu du, oso garrantzitsua dela Biskaiko sukaldaritza ezagutzera ematea.